Umilltasuna eta arrokeria
Arrese ta Beitia, Felipe
Lenengoa da andia,
Bigarrengoa chikia,
Alkarren desberdiñak,
Bata birtute zuzenak
Bestea griña okerrak
Diralako egiñak.
Arek nai dau beera jatsi,
Izan emen berez andi,
Onek nai dan bestera,
Orresegatik mundua
Ta bere bizi modua
Dakustaz goyaz beera.
Agaitik neban ikusi,
Edo buruz irakurri,
Oraingo kontuan,
Egiaz ez da jazua
Benetan ez gertatua,
Baña da irudia.
Nun dan garbiro ikusten,
Nun biziro azalduten,
Zeñ dan on, zeñ okerra,
Zeñ ipuiñ izanagaitik,
Beeba neurtuz orregaitik,
Nua eskribitzera.
Erregetzan nai ebela,
Deitu eben beiñ batora,
Lorak igazko udan,
Klabel bat chito dontsua
Ta birtutez apaindua
Ikusi ebenean.
Zerren Errege antzera
Jayokeratik soñera,
Eukan granaz josia,
Gañera buruan oso
Inotzezkoa donoso
Koroe bat argia.
Lorarik onenak eutsen
Itzal andi bat artuten,
Sartaisoak agurtu,
Bedarrik usaintsuenak
Eztitsu ta bikaiñenak
Gura eben serbidu.
Alan ikusi zanean,
Nagusi danon gañean,
Artu eban ustea,
Lorarik egokiena
Birtutez apainduena
Andratzat artuten.
Zabaldu zan dierrira,
Bercalase guztira,
Zertan Errege jakiñ,
Lora askok zelan jakiñ,
Arrotuten buruakiñ
Laster abian ziran.
Zeñ baño zeñ ederrago
Eutsen guztiak erago,
Ziztrinchoenak bere
Buruak jaso
Zarden zuzen eregirik
Jarri ziran dotore.
Erregiña izatera
Nai zan moduren batera,
Dotoreturik igo,
¡O lora buru ariñak
Orrelako alegiñak
Uts deutsue urtengo!
Errege bere kortiaz
Bajoain erabilliaz
Bazterrak erresuman,
Nun illunkera batean
Gorderik lora artean
Loracho bat dakusan.
Zeñek eutsan biotzean
Malluka baten antzean,
Egiñ alako malla,
Baita itandoten dotsa
Ezin eroanik poza
"¿Lorachoa nor zara?"
.....................
.....................
¿Zertan zagoz añ isillik?
¿Zertan egin baga itzik?
¿Zertan zara estutu?
¿Zertan zuk bildurtu baga?
¿Zertan dakizun erara?
¿Zertako ez mintzatu?
Lorachoa izuturik
Aurkitzen zan mututurik,
Asmau eziñik itza,
Alako batean nekez
Erdiak esan eziñez
Onelanche dirautsa,
...................
...................
«Ni naz bai bioletea,
Loracho bat umilidea
Ene Jaun itzaitsua,
Nago emen ezkutuan,
Garbi ta umill munduan,
Gorde nairik burua.
-"Sinisten dot zareala-
Birtutetsua zu bada,
Bioleta umilla,
Orregaitik Erregiña,
Nai zaitut jarri egiña
Zatorkit jauregira.
Puskacho bat au entzunik
Geratu zan nasaiturik,
Alanbere begiak,
Lurreruntza biurturik
Erdi ichi ta baturik,
Eukazan lotsaz biak.
Zenbat zan au umillago
Aurkitzen zan itsuago,
Beragaz Erregea,
Orra nun daben zabaltzen
Aise bigun batek lister,
Nogaz zan ezkontzea.
Esanaz Errege, ala,
Umilltasunak ebala,
Bioletachoagana
Etsigi ta zoratu.
Urrengoko egunean,
Edo biaramonean,
Katolikoen legean,
Zala eingo ezkondu,
Lora arroak zirean,
Orduanche umilldu.
Ezagutu eben bada
Arrokeria zitala,
Gorrotagarria zala,
Eta andik lurrera,
Izango zala obea,
Aurkitzeko suertea,
Ezkutuan bizitea,
Bioleten antzera,
Ichirik alde batera
Piesta ta plazea.
|