Udako gau oscarbi bat
Arrese ta Beitia, Felipe
I.
Zeruak zabaltzen dau
Gabeko estalkia,
Izarrezko lorakaz
Ornidu ta josia;
Erregiņa bat legez
Burdian illargia,
Doa uts urdiņean
Zidar urrez jantzia;
Ederra ete daukan
Ikusteko arpegia,
Billatu nairik dabill
Ibai saill bat geldia.
Firi firicho dator
Aise zirimiria
Zizpuru bigunakaz
Esnatzera orria;
Eta lorea pozik
Andia zeiņ chikia,
Dago atsegiņetan
Edanaz intz eztia;
Egunak deutsalako
Emoten egarria,
Eguzkiaz sartzean
Izpi zorrotz goria.
Naiz da goisesan izan
Barritsu bat andia,
Abian dago lotan
Gaututean choria;
Urtenda bere echetik
Barriz ontz ichusia,
Uluka ta uluka,
Dabill errondaria,
Eta entzun orduko
Aren zantzo zolia,
Sasi-pean izartzen
Da ariņ ipurtargia.
Mendiko charkochoa
Aiņ da murmularia,
Gabetan ak dirudi
Jende pillo andia;
Eta errechiņolak
Baldin iratzarria,
Badago, ta badauka
Kantetako aldia,
Ichita epelchorik
Lo egoan abia,
Alegeretu oi dan
Inguru-mai guztia.
Ederra da benetan,
Zeruan illargia,
Ederra duda baga.
Izarren arpegia;
Ez da bere tristea
Ontzen ulu zolia,
Naibagegarri bere ez
Ipurtargi chikia;
Errechinola azkenez
Kantuz bada asia,
Miragarritzat daukat
Udan gau oskarbia.
II.
Biotzean dan sartuten
Gabak berez tristurea,
Zeru lurrak egon arren
Ondoen apaindurik;
Naiz da sortitzak agertu
Berak al daben galea,
Baņa norbera badago
Baso baten bakarrik,
Samurtzen da arimea,
Gaba dala jakiņik.
Izar zuri zurbilchoak
Uts-urdiņ zabal orretan,
Erratu batzuk legeche
Ibilli oi diranak;
Dirudie lur au largau
Eben espiritu onak,
Emengo presondegitik
Askatu ta joanak,
Jauna billatu eziņik
Zeruan dabiltzanak.
Ainbeste zuzi suturik
Zeruan dakusguzanak,
Illargiak eurakaz bat
Illunpeko lur oni;
Bialtzean erraņuak
Esan leike direala,
Zoriondunen begiak
Edo nundik beroni,
Begiratu nai deutsenak
Gizon lo datzanari.
III.
Aiņ dira enkantugarriak,
Gabak dituzan ezkutapenak,
Arima zoratu oi dabe,
Jaunaren alako bear eskergak.
Euretan arritu egiņik,
Neurtizgei ederrak ditut billatzen,
Jeoba adorau egiņik,
Isillik aurrean nachako umilltzen.
Lirea jausten jat lurrera.
Begiak orduan jaso zerura,
Biotzak al baleit bertatik
Urtenda arase egatu gura.
|