Udabarria
Arrese ta Beitia, Felipe
Neguaren atzean
dator garizumea,
batau badogu otza
otzago zan bestea,
choriak dabiltz pozez,
zerren euren ustea
dan iya jo dabela
negu zantarrak bea,
ninfa ederren gisan
arpegian barrea,
loracho barri eta
pichiz bete betea,
dakarrela dakusgu
Sortitz alegerea.
Zerua barriz ez da
len zan basen tristea,
ez darabillalako
aiñ illunik kapea,
koko ta arrak bere
jareiñik lurruspea,
urten dabe esanaz:
"laster dogu udea".
jorik bakochak bere
jatorrizko kantea,
eztitzen dituela
soru eta aidea.
Murmurka ichasora
doiala errekea,
sartaise bigunchoak
laztantzen dan lorea,
iya berderik dagoz
mendi eta larrea:
gabetan ichasotik
dator Ipar emea
arbola orrichoak
eginik ikarea,
barriz egiten dabe
gozo dan itzalpea.
Eguzkiak desegin
oi dan odei metea,
dirudi berak dala
lañoen. garailea,
amaitu dabelako
negutarren gerrea,
errañuzko ezpataz
illik bat ta bestea.
Ezaguturik zelan
bera dan Erregea,
Sortitzak barrz deutsa
joten alboradea;
eta mendi ostean
arratsean gordea
nai dabenean jarri,
euren begiraunea,
danak egiten deutse
len baño askoz obea,
esanaz: zoaz ondo
»gure menpetzallea
»udabarri au legez
»bereala udea,
»guretzat dakazula
»daukagu sinistea,
»chit andia dalako
»zure al izatea.»
|