Uda barriari
Arrese eta Beitia, Felipe
Kantatu gura neuke gauza. bat,
kantatu noa egitera,
kantatu, ŋbaņa nok al leikean
kaptatu, gauza aņ ederra?
Kantatu, egidazu biotza
kantatu, zuk bere mingaņa,
kantari; aurrean dozulako
kantetan; gaur sortitza dana.
Kantetan, orra or chorichuak,
kantetan, orra or bildotsak,
kantetan, negua joan dala
kantetan, zoraturik pozak.
Kantetan, berdeturik mendiak,
kantetan, baita bere achak,
kantetan, soņera barriakaz,
kantetan, gaur emen garaitzak.
Kantetan, orra barriz zelayak
kantetan, orra chorachuak,
kantetan, goisetik gaberaņo,
kantetan, agur dan neguak.
Kantetan, basoetan artzaiņa,
kantetan, gaur jorik chiztua,
kantetan ez dedilla biurtu
barriro, ain negu gaiztuaz
Kantetan, dabe zar ta gaztiak,
Kantetan, gaur dago pobria,
Kantetan, ordu ordu onean
Zatoz bai; Ąo uda barria!