Uda barria. Ene adiskide on Antonio Trueba jaunari
Arrese ta Beitia, Felipe
Negu baltzean atso bat legez zan izatea,
Orain dakusgu burua zabal dakarrela,
Apainduagaz bere ulleak neskachen gisan,
Icharopenez gorputza jantzi oi dabela.
Ikustekorik ikusgarrien oraiņ au dago,
Begira daigun kanpoetara gaur bestela,
Zelan dagozan jayorik milla lora mueta,
Euren lurrunaz atseginduten gaituela.
Aisea dator gaur bigunago len baņo emen,
Gozogarri da bat jarritea bera artzen,
Zeņen bagetan chori politak egan dabiltzaz,
Uda barria etorri dala iragarten.
Ontziak doaz zabalduagaz bela zuriak,
Ekach gaiztoak ez dauz len legez bildurtuten;
Amerikara joan zirean egazti asko,
Asirik dagoz barriro onuntz biurtuten.
Artzaiņak dabez chilibituak ur korrontaren,
Alboko landan kerizpechotan soņututen,
Auntzkumak eta bildots guriak dantzan egiņaz;
Emoten dabe zer eldu jakun adituten.
Chal ta mosalak salto ta brinkoz besteen gisan,
Gogo argia deuskue bere erakusten,
Leyak kiskaldu zituzan lurrak nekazariak,
Layeaz ditu itzuliagaz astinduten.
Egun sentiak ezotuten dauz urrezko perlaz,
Lurrak agertu dituzan lora ta bichiak,
Dirudienak egon dirala len ezkutuan,
Ikusi daizan uda barrian Eguzkiak.
"Ongi, etorri" esaten deutse Errege bati
Oi jakon legez landara samur aiņ guriak,
Eta besteak zeinbat gorago igoten daben,
Obetoago ezarten deutsez bi begiak.
Agurak bere bota dituez kapa lodiak,
Ikusten dira gaur chairoago kaleetan,
Eta atsoak bizkor bizkorrik lengo aldean,
Ez daukelako ainbeste sorki gorputzetan.
Gazteak barriz poztuten dira ezin geyago,
Euren gogoa dakarrelako piestetan,
Eiza zaleak oia ichirik goisetik doaz
Ibilte arren erbi atzean mendietan.
Ugarasoak asirik dagoz kar, kar, egiten,
Chindurri piņak abian dira bearrean,
Burrundaraka erleak dabiltz lorarik lora,
Eztigintzako egoki diran gei atzean.
Kukuak ku, ku, zozoak zor, zor, negutak chuiņ chuiņ,
Birigarroak barriz tantaien gallurrean,
Kantetan dabe danak guztiak etorri dala
Uda barria negu baltzaren ondorean.