Su-gizona ta chakurra
Arrese eta Beitia, Felipe
Su-gizon batek eukan chakur bat
Ez ebana besterik egiten
Ezpada jan ta jolas
Ardurarik ez artu ezegaz.
Jagiten zan jaterako maira
Pozkeri ta labankeriaz
Joaten zala nausiagana.
Palagu ta loseinkok,
Etziran bestetarako
Azurrak ez eze mamiņak bere
Beraganduteko.
Dirautsa nausiak baten:
Bajakiat deitu baga atorrela jaten,
Sutegian sekula ez aut ikusten
Mallo zaratak ez due lorik galtzen ,
Nire agiņ otsak barriz abe iratzarriten.
Kanpora alper jale ori ortik
Bazterretan ik esatea ondo ezjirudik
Nausi leloak artzen abela
Konde bat bezela.
Chakurrak orduan dirautso:
"Konde bat zer da geyago?
Alperrik biziteko jayota ez nago?
Ez jayo inor asto chakur baņo."
Konde jauna kanpora-kanpora,
Ikusi egik beste echeetan
Ia zelan aben tratetan.
Joan zan batera serbietan
Nun euki eben gau ta egun jagola ateetan;
Beste eche baten jarri eben itsu-aurreko,
Urrengoan sarturik tornu baten
Okelea errotako jirak emoten
Jaterik ez dabela icharoten.
Ezagutu edan orduan astuentzat bakarrik
Ez dala lana
Chakurrentzat bere bai, ona espada
Ugazaba.