Otsoa, aiseria eta chimiño jueza
Arrese Beitia, Felipe
Otsoa baten kojaz joan zan
Chimiño juez artezagana,
Alboan bizi zan aiseriak
Eukan guztia osta eutsala.
Deiturik arok erantzun eban
Lapurra inoz etzala izan;
Biak eginda ez-bai garratzak,
Epai au emen emon juezak:
"Eurerik eser kendu jatala
"Ez dok agiri, otso zitala;
"Aiseria az beti lapurra,
"¿Zergaitik diñok dana guzurra?
"Ken zukidaze biok emendik,
"¿Zer egin neikek testigu barik"
Gura dabenak emon daiodan
Nik berba utsai gaur sinistea,
Aiseri otso bitzuak baño
"Bear jok izan askoz obea.