Ondra ta alabantzak aita San Joseri
Arrese ta Beitia, Felipe
Intzensoa duiñ gustagarria balichakizu,
¡O! done Josée opa deutsudan ondrachua,
¡Balichakizu lora barrien lurrunen gisan
Berau atsegin berau gozo ta gogokua!
Au ezbalitza bere badakit zelan zaituen,
Ni baño izan goragokoak goratuten,
Goragokoen ondoren baña, goragotzeko
Albait goren ni abietan naz lirau joten.
Uda barriak danen aurretik goratzen zaitu,
Iges egiten deutsu neguak guztiz urrin,
Eta izate dana dakusgu jagiten dala
Nai leuskizala abegi on bat zuri egin.
Arantza miñak berdez jantziten asirik dagoz,
Chori tristeak bota dituez lengo penak,
Goisetan uste nik izaten dot alegeratu
Oi dituzala zure egunaren etorrerak.
Kristiñau onak poztu oi ditu zure egunak,
Aberats pobre andi zeiñ chiki diran danak,
Ta batez bere adierazo aurten nai dabe,
Egun au jaitzat zelebranagaz españarrak.
Atso apura zar zarrak zaukez laguntzallatzat,
Galaiak deutsu biotz garbia eskiñiten,
Eta dontzellak zure altarak bichiz jantzita
Zeu ondretako galanto dabez apainduten.
Zarealako lirio gisan loretan loren,
Zarealako ederrez edur antzekua,
Zarealako Bildots ederrak amore-errekaz
Erregau eta erregetakaz edertua.
Berorren ezpan jazminezkoak bazituezan
Karminez jantzi larrosa gorri usaintsuak,
Zure ezpanak erioela ezti gozoa
Zara emona berorri laztan izelakuak!
Zure zanetan bizitza inkau eban orreri,
Guraso legez emon deutsazu zuk ogia,
Zure biotza arimaz jantzi entsuna batzen
Dozu zeuk besoz altzo orretan ¡ze gloria!
Probidentzia esegiten da zure samatik,
Zuzentzen dozu egin guztien Egillea,
Zeuri eskuan nun egitean deitzen deutsazu
Betikoaren Seme danari zeuk semea.
Beko irubat santuan zara gidaria zu,
Aitaren Berbo orrek dantzutsuz zure esanak,
Argi guztien Argitzalleak darraitzu barriz,
Dontsutu arren bere gloriaz zeru danak.
Arpa soñuan goratzen dabe gaur zure jaya,
Jolas aldiak goyetan jatzuz eskiniten,
Eta munduko alderdi biak alabantzakaz
Zagozan jargoi orretaraño dabe igoten.
¿Nun da beste bat zu legez alan aiñ goratua?
Izanagaitik naiz bat errege ¿nun da aurkitzen?
Zeru ta lurrak kantau oi dabez zure gloriak
Dakuselako Jauna zeurorri obeditzen.
Agur ¡o! andia danen artean autuarentzat
Zeruak egin zinduzan senar duin ta andia,
Agur, Joakiñen eta Anaren alabeagaz
Ezkondu ziñan Dabiden seme egogia.
Agur, Eleisa katolikeak gordetzallatzat
Esleidutako santu eregi goratua,
Ejipton beste Jose zan baño askoz urrago
Errege danen Erregearen ondokua.
Agur, bai, agur, agur millaldiz goiko jauregi
Ederretako prinzipe dontsu aiñ argia,
Agur, zeruko Erregiñaren esposo garbi,
Gorputz' ta arima glorietara eregia.