On Antonio Trueba-koaren eriotzeari. Amalauduna
Arrese ta Beitia, Felipe
Muturik daukaguz gaur koplakariak,
Ez ditut entzuten euren bertsuak,
Isillik artzaiñen alboka zoliak,
Danbolin chistu ta chilibituak;
¿Nun dabez irrintzak bideko burdiak?
¿Nun dira gazteen bai, ujujuak?
Bide, baso, solo, kale ta echaldiak
Orain badakustaz oso mutuak?
Errotak ez dabe otsik gaur egiten,
Ez dantzut oletan gabi soñurik,
Euskal-izatea ¡ai! jat iruditen,
Dagoala miñez naibageturik,
Bere kantaria jakolako illten,
¡Ez dauka penia baño besterik!