Olloa ta arrautzak
Arrese eta Beitia, Felipe,
Aiñchiña bein ollo bat ei zan aurkituten
Urrezko arrautzea ebana egiten
Egunean bategaz jaubea ez asetzen
Pillo bat topan nairik aberastu zeiten
Arrautz sortutokia asi zan azterzen.
Illten dan zeken arek alako olloa
¿Baña topan ete eban arrautza pilloa?
Ez, ta bai zorigachean ichi agortua
Urrezko iturri on egunerokoa.
Ay, zeinbat ete dagos mundu zabalean
Aberastu gureak egun bat batean
Sarturik asmo-barri tratu larregian
Ondo bizi ziranak len euren tokian
Geldituta billosik ta zorren azpian!