O munduko denporea!
Arrese Beitia
I
Ikusi neban bein bada
Gabez lotan nengoala,
Egaz agura guztizko zar bat
Usoa legez joiala;
Zer zan nik ez nekiala,
Itandu neutsan żnor zara?
Erantzun eustan "beti joan ta
Biurtuten enazana".
II
Joan bai, ta etorri ez,
Askorentzat da uts legez,
Denporak iges egińagaitik
Damurik artu baperez;
Au etorriarren berez,
Ezen geratu indarrez,
Ezin irabazi bein galdu bazan
Urtuagatik negarrez.
III
O munduko denporea!
Zure balio andia
Bardinduteko ez dira gauza
Ez zidar, ezta urria.
ˇAskoren maitegarria!
ˇEnetzat bildurgarria!
Zara zorion edo txarrera
Garoazuzan zaldia.
|