¡O munduko denporea!
Arrese ta Beitia, Felipe
Ikusi neban bein bada
Gabez lotan nengoala,
Egar agura guztizko zar bat
Usoa legez joiala;
Zer zan nik ez nekiala,
Itandu neutsan ¿nor zara?
Erantzun eustan "beti joan ta
Biurtuten enazana."
Sustoz iratzarri nintzan,
Zer bear ete zan izan
Agura arek esan eustana
Biotzean sortu jatan;
Zelan joan zeitekean
Urrinduaz beti egan,
Geiago onuntz itzuli baga
Ezin asman izan neban.
Gauza guztiak jitea
Eukala neukan ustea,
Gaur Eguzkiak iges ein arren
Dauka biyar etortea;
Amaitutean urtea,
Barriro dator bestea,
Mundua sortu zanik geiago
An da betiko kantea.
¡Esan ezkutapentsua!
Agureak aitatua,
Asman ezinda gaba guztia
Irago neban osua;
Zer zan ez biurtzekua
Atera ezinik kontua,
Neure buru au egunerako
Jarri jatan zoratua.
Aztertu eta aztertu
Ustez neban nik aurkitu,
Etzan ikusi neban gauzea
Ez gizon, ez ta aingeru,
Ta gichiago deabru,
Orretan nago seguru,
Gaiztoen autzik iñondik bere.
Ez neutsalako asmadu.
Nozbait bururatu jatan
Zelan guztizko zarra zan,
Adanek aña urte beukala
Ziertu daiket nik esan;
Agaitik modu orretan
Naita ez bear ak izan,
Denporean irudi bizi
Gizon zar baten ichuran.
Egiten da beela jira,
Gau-egunak ikusi da
Baña denpora joandakorik
¿Noz atzera etorri da?
Neure begiak begira
Ezker eta eskubira,
Nire guraso izan ziranak
¿Egun onetan nun dira?
Joan bai, ta etorri ez,
Askorentzat da uts legez,
Denpdrak igel egiñagaitik
Damurik artu baperez;
Au etorri aren berez,
Ezin geratu indarrez,
Ez irabazi bein galdu bazan
Urtuagaitik negarrez.
¡O munduko denporea!
Zure balio andia
Bardinduteko ez dira gauza
ez zidar eta urria;
¡Askoren maitegarria!
¡Enetzat bildurgarria!
Zara zorion edo charrera
Garoazuzan zaldia.
|