Nobia Salzedo-ko on Pedro-ri koroia
Arrese ta Beitia, Felipe
¿Zergaitik biotzak ete deust
Barruan egiten salto?...
Zergaitik kantu bat egiñaz
Nai daben umant bat jaso....
¡Ai! Baña ¿nun daukat egogi
Miñ garbi leundu bat oso?
¿Nun daukat? nun daukat lira bat
¿Nun daukat? nun dot eroso?
Erzilla ¿nun daukat zuk legez,
Apolok ez badeust emon?
¿Nun daukat etorki gozoa,
Au alda aurkitzen nai non?
¿Obeto egingo ete dot
Isillik zokoan egon,
Esanaz epelen antzera:
Nigaitik bedi or konpon?
Anyerusa Nerbiongoak,
Ezin nei gauz ori egin,
Umant bat eregi dagidan
Argitu naizue ario;
Zoakuz euskaldun famea,
Ego luzeokaz urrin;
Nobia Salzedo nor jakun
Munduan zabaldu dedin.
Umant aiñ onari gagokaz
Oraindik koroe zorrez,
Eta nik gaur gura neuskio
Ornidu lora ederrez;
Alako loracho politak
Baña ¿nun billatu neikez,
Kanpoak osoro neguan
Erreta leyak badaukez?
Ez deutsa ardura lorarik
Neguak euki ez arren,
Ereñotz berdeak zergaitik
Ugari ditugun emen,
Gañera kantariak dabiltz
Erleak lorak lez batzen,
Nobiak eukazan onkayak
Eurakaz alabau dayen.
¡O! umant euskaldun argia!
Goratu zinduket nai ta,
Bizkaiko guraso legeche
Benetan nik zaitut maita;
Agaitik zeurorri koroi au,
Jantziko deutsut gaur aita,
Obea balitza bere duiñ
Zergaitik zarean baita.
Duiñ zara Nobia, zergaitik
Zoliago zanik zaintzat,
Bizkayan ez dot nik billatzen
Arbola gurearentzat;
Alanche bere orrizko dan
Aro baten zaukat duiñtzat,
Al-baneu onegaz orain nik
Jantziko zinduket beintzat.
¿Zelan etzinduket jantziko
Erriak aututa sarri,
Arbola azpian gorenen
Egiten baziñan jarri?
¡Zelan ¡o! zelan ez jantziko
Foruak egonik larri,
Madrillen bazeuntzen etsayai
Miñean kandaua ezarri?
¡Ai! euki gaurdaño bagenduz,
Zu lako zaintzallak lumaz,
Zorigach andiok etziran
Jazoko emen benturaz;
Zu ziñan jadichi eziña
Gaztelar choriak egaz,
Arbolak arraso bat eukan
Illteko miruak zugaz.
Ea, bada, euskaldun onak,
Frantzesta españar danak,
Atondu daiguzan eskribuz
Al diran kantuzko lanak;
Zergaitik merezi deuskuzan
Erritar onen bat zanak,
Gugandik gaur artu dagizan
Gloriak Nobia Jaunak.
Gloriau begie gañera
Bizkaiko trenak guztiak,
Boteaz odeyak jo arte
Ke baltz ta lurrun zuriak;
Entzunik eurai oskar eta
Christuzko soñu zoliak,
Nobia tren-zale zanari
Kantetan jarrai, mendiak.
Eta nik gura-neuke-barriz
Kalandriak legez igo,
Kentetan: gaur dira eun urte
Nobia jakula jayo;
Nobia Nobia, Nobia,
Sekula echaku illgo,
Bitezar-tegiaz jaztea
Zergaitik nai eban Bilbo.
Azkenen glorian kantetan
Gayarre izan nai neuke,
Zergaitik seme onak legez
Euskera euskun, bai, maite;
Beronen susterrak billatzen
¿Nor jakun nekau ainbeste?
¿Nok gaitu Ama onen argi
Errañuz aiñ asko bete?
Tallu bat eregi begio
Bizkayak marmolki arriz,
Eregi dayola gure gañ
Oñ aulki eder ta andiz;
Edertu dakigun Bilboko
Plaza bat alako jantziz,
¡Ze poza geunkean lastercho
Egun an elduko balitz!
Eun urte orain baditugu
Mundura au jayo zala,
Urrengo eunkian obeto
Goratu egingo alda;
Emendik ordura nor jakun
jakingo deuskue ala,
Gaur nor zan ez dakien askok
Gizon aiñ argia zana.
Umanten artean zakiguz
-Nobia biztuten asi,
Izarrak legeche kondairan
Egiñaz guretzat argi;
Ispillu ederra zaitugu
Daizugun zuri ikasi,
Zeu legez Arecha zainduten
Ber-alde egiñik bizi.