Amar joku ta sei zeudenean
Amar joku ta sei zeudenean
Erriberaren kopeta,
Bazirudien bazekarrela
Elurrarekin tormenta;
Elizaraño sakatzen zeban
ortzi onzako pillota.
Baztandarrak itzak eder
Malmotea kolkoan,
Erraz irabazi uste zuten
Partida galdutakoan,
Negarra mardul egiten zuten
Ernanin eliz-ondoan.
Astigarragan mutil chiki bat
Probestuaren semea,
¿Non billatzen da errestorako
Bera dan baino obea?
¡Ikaraturik biraldu bait-du
Nafarroako jendea!