Maria guztiz santeari bere sorrera garbiko egunean
Arrese ta Beitia, Felipe
ŋLargau al-dozu zeure bidia
Izar-erria?
ŋMutu biurtu zeure orrua
Zuk ichasua?
Urakan ezaiņ zantarrak,
ŋNun dozuez egotzarrak?
ŋNun chistuzko deadarrak?
Nik belarrian ŋzer dantzut bada
Soņua ezpada?
Baņa soņu bat, berarizkua,
Aiņ eztizkua,
Zeņek naukan zoratua,
Nok dirudian,
Ene erechian,
Zerutik jatsitakua,
Ez beiņik bein lurrekua,
Aiņ gichi gizonezkua.
A... Dabid, Dabid da parebako
Soņu alako
On jotzallea.
Bere lirea
Da entzuten dodana nik,
Emen ez dago dudarik,
Ez dodalako besterik
Gaur dago entzun oberik.
ĄO kantalari gorenengua!
Zu Jaungoikua
Alabadua
Zara ainbeste salmugaz,
Itz ederrezko kantugaz,
ĄO zenbat arpa soņugaz
Ni gaur poztuten naz zugaz!
Egun onetan gauza guztiak
Alegeratu,
Aren salmonk gaur, gaur mendiak,
Gaur barriztatu,
Jaso bai, jaso, zankoak
Eginaz gora saltoak,
Arrituak
Ta zurtuak
Geldituak
Jarri zaiteze zeruak
Entzunik beeko-kontuak.
Begira zelan gaur poztu daben
Sortu danaren
Sorrera garbiak lurra,
Eta dan oso ziurra
Izango dala
Jaunaren Ama
Ta dan Alaba
Ta esposa-gei laztana,
Bere Tenplutzat ain diņa
Berak dalako egiņa.
Erdue beera, beera bai beera,
Gure aldera
Onuntz lurrera,
Erdue bai aingeruak,
Ichita goyan zeruak,
Joagaz goiko soņuak
Makurtutera buruak
Apal jarririk eguak.
Anak dakarren ume sortua
Loi bagakua,
Mirarizkua,
Da chit autua,
Chit esleidua,
Eba baņo askoz obea,
Erru guztitik librea,
Danoen Erregiņea,
Goi eta beeko Andrea.
Zaindu zuek su bear dozue
Alabaizue,
Zergaitik bere sorrera
Dan uts uts utsik ederra,
Zergaitik bere sorrera,
Edo bere asiera,
Dan uts uts utsik ederra,
Azpiraturik okerra,
Cherren zital ta mukerra,
Maite dabena ezkerra,
Engaņetan ez alperra.
Baņa alperrik suge gaiztua,
Amorratua,
Eingo-k orrua,
Ire burua,
Zana arrua,
Daukak lertua,
Joan dok ire aldia,
Sortu dok seiņ bat andia,
Goiseko izar argia.
ŋNun al-eikea
Suge dongea?
Justiziako Eguzkiaren,
Ama danaren,
Argitasuna illundu,
Edertasuna ezaindu,
Edurtasuna orbandu,
Eta pekatuz zikindu,
Eginik gugaz bardindu?
Ori, ori dok, ori guretzat,
Mundukoentzat,
Egun-sentia,
Ire illunpeen etsai andia,
Ire sareen triskalaria,
Ire ekachen garailaria,
Jaungoikozko illargia,
Eguzkia duiņ argia,
Eta bere bekokia,
Ain garbia,
Tristeen poztugarria.
Larritu ari,
Sierpetzarra,
Or lotsaz jarri,
Dragoi zantarra,
Alper ulu,
Bardin oyu,
Zeinda chistu,
Naiz estutu,
Ta biurtu,
Ta amorratu,
Edo okertu,
Kiribildu,
Ta kizkurtu,
Eta sutu,
Alperrik eingo az nekatu,
Mariak au gaur apurtu,
I beeratu,
Au goratu,
Egingo juat aurrera,
Kantaurik bere sorrera,
Dala bakarrik ederra,
Eta bere etorrera,
Zorionduna lurrera.
|