Maria guztiz santeari bere sorrera garbiko egunean
Arrese ta Beitia, Felipe
Zure sorrera garbia
Kantetako egarria
Aspaldichoan daukat,
Zeņetarako grazia
Ustez orain jatsi jat.
Urrin joan jat penea,
Poztasunez naz asea,
Gaņez atsegiņagaz,
Nago aiņ alegerea
Zure sorrereagaz.
Zaituzala alabetan
Zeru urdiņa dot sometan,
Ta nik bere zatia
Euki dagidan kantetan
Iya nago asia.
Kerubiņak goi aldea
Kantuz osoro betea
Dabe dar dar ipinten,
Nik bere Ama maitea
Deutset lagun egiten.
Kantetan dau Illargiak,
Baita izarrak guztiak,
Orain zure sorrera,
Baita nere eztarriak
Oi dan euren antzera.
Goisetik egun sentiak
Ondorengo Eguzkiak
Gaur dabez kantau pozak,
Bardin diran gurariak
Daukaz nire biotzak.
O! Ama neure nerea!
Zara perletan-perlea,
Zeruetan galanten,
Asko da zu ikustea
Ezautzeko nor zaren.
Chito zara leun garbia,
Dan legez Ipar eztia,
Gozatuten dabena
Zizpuru garratzgarria
Arratsak dakarrena.
Ain zara guriguria,
Baltsamu osagarria,
Bularreko zauriak
Ama errukiz jantzia
Ondu idazuz guztiak.
Luziferri bildurgarri,
Munduarentzat pozgarri,
Jazmin usain onduna,
Lanpara bat argigarri
Eguntzen gaituzuna.
Zeruak zure gloriak
Lurrak garaipen andiak
Gaur deutsuez kantetan,
Nik bere neure neurriak
Jarten dodaz orretan.
Zergaitik zuri kantetan
Nazan oso zoraketan,
Zerren zure sorrera
Aita Adan-en umeetan
Bakarrik dan ederra.
|