Maria chito santeari bere jayotzako egunean
Arrese ta Beitia, Felipe
Eiten bayako mundura jayo
Oi dan danari,
Bere jayotzan poztasunezko
Igarria,
Esker ta doez aberatsago
Datorrenari,
Berez zor jako dagokan mallan
Jayaldia;
Jayo ezkero parebaga bat
Orain lurrean,
Jayo ezkero emakumeetan
Esleidua,
Jayotz onegaz danok guztiok
Poztu gaitean,
Eldu dalako gura zan egun
Doatsua.
¿Ze mirari da luma guztia
Zoratutea,
Alako egun-senti eder au
Jayotean?
¿Ze mirari da Zerua pozez
Gañeztutea,
Jese-n Landara argidotar au
Ikustean?
Errazoiagaz alegeratu
Zara Zerua.
Egilleari, kantaurik kanta
Aiñ ederrak,
Lora danakaz agertu zaite
Lurra apaindua,
Eguzki onek merezi ditu
Danen cherak.
Jatsi, gaur jatsi zaite egodun
Goiko taldea,
Baratz usaintsu atsegiñetan
Bizi arren,
Jatsi, bai jatsi galantago dan
Kriaturea,
Ikusitera zelan jayo dan
Nazareten;
Noren begiak diran argiak,
Baña aiñ argiak,
Noren matrallak larrosak baño
Larrosauak,
Eguzkiaren ondoan nolan
Izar chikiak,
Noren aldean diran zurbillak
Aingeruak.
Isildu bitez, isildu, isildu
Andra andiak,
Rakel-Rebekak, Debora-Esterrak
Ta Susanak,
Isildu bitez, isildu isildu
Dauak guztiak,
Sara-Abigaillak, Jael-Juditak:
Baita Anak:
Zerren dienak diran beerago
Onen aldean,
Zergaitik orreen ondoan au dan
Nagusia,
Palma ederraz zelan bat egiñ
Ezin leitean,
Mirtoa deitu egiten jakon
Landarea.
Isillik gorde beiz Eguzkiak
Ule gorriak,
Onek daukazun urrez egiñak
Ikustian,
Alperrik euki arek aiñ eder
Miragarriak,
Onek Illargi legez biurtu
Ez dagian:
Isi izarren argitasuna
Egun onetan,
Izarren izar diran degien
Aur-aldean,
Isi bekoki goi-zale onen
Aldamenean,
Larrosaturik jagiten dana
Sortaldean.
Isi matralla oneen ondoan
Lora dan danak,
Lirio zuri larrosa mardo
Ta zabalak,
Isi zidarra, rubi, jazinto
Perla ta granak,
Isi nakarrak, baita isilldu
Gaur koralak;
Ao aiñ polit orren ateak
Idigitean,
Ta bular orrek bialtzen daben
Arnasian,
Isilldu bedi gauz onik ezer
Bada Pankayan
Bardin ederrik aurkitzen bada.
Arabian.
Esku ta bular orreen ondoan
Leyar garbiak.
Alabastro zeiñ edurrak dira
Aiñ motelak,
Bata Jaunaren echea bada
Dira bestiak,
Zeruak, berak gloria andi bat
Zor deutsenak:
Bata Jaunari bere gogon
Da poztuteko,
Besteak dira bere grazien
Zabaltzallak,
Bata ispillu Jauna berbera
Begiratzeko,
Amodiozko flechen besteak
Tiratzallak.
Bere agiñak dira aiñ zuri
Baita aiñ zuriak,
Marfillik ez da bardinduteko
Gaur eurakaz,
Bere okotza biribildu dan
Arte guztiak,
Poto chiki bat erdi erdian
Egiñagaz
Beso, sama, oin, zankoak daukaz
Ondo atereak,
Alperrik daukaz Zeruak pillar
Diribillak,
Baña ume onek lurrean daukaz
Askoz obeak,
Bardingarritzatez diralako
Areek diñak.
Gorputz guztiko zatiak ditu
Utsik bagiak,
Dana guztia ondo egiña
Dan agiri,
Ezagun dago beren berarez
Au Egilleak,
Egiñ dabela gorputz tu animan
Miragarri;
Bere sorrera zan legez garbi
Eta santua,
Jayotz au bere alanche bear
Zan gertatu,
Bata loi baga eta beste au
Onen dontsua,
Izan zeitezan Jaunak zituzan
Aukeratu.
Ongi etorri umecho eder
Ain Zerutarra.
Zeruko leyo eta bertako
Eskallera,
Paradisuko atea eta
Izar goistarra.
Zatozalako Egun ederra
Ekartera;
Ongi etorri Jese-n Landara
Jayo barria,
Zure jayotza zabaldu begi
Gaur Fameak,
Zerren larririk aurkietan zan
Gizon tristea,
Zerren katibu legez ekarren
Illunpeak.