Lora guztien loreari
Arrese ta Beitia, Felipe
KANTARTEA
Loren lurrunagaz
Zugana Maria
Eldu dakizula
Gure eskaria
KANTALDIAK
Mayatzean Eguzkia
Ederrik jaku jagiten
Sortitza sekula baņo
Galantago da jantziten
Mariari amorea
Gizonak deutse eskinten.
Mayatzeko gaba zelan
Deseiten daben argiak
Gure illunpeak ditu
Argitzen bere Mariak
Bialdurik arimara
Erraņu meezko izpiak.
Ongi etorri dirautse
Mayatz-goisari choriak
Arrorik deutse urteten
Bidera lora guztiak
Eta Mariari kantan
Kristinau onak gloriak.
Maitatu fede sendoaz
Maitatu daigun Maria,
Izen an duiņ gozo ez da
Ez nektarra ez eztia
Beraren irri-barrea
Da niretzako bizia.
|