Lora guztien erregiñari
Arrese ta Beitia, Felipe
Bedeinkatua
Zara milla bider,
Erregiña andi
Zeru goikoa;
Zeurori zara
Usaifiez gozoen,
¡O! Larrosa eder,
Jerikokoa!
Arantz arteko
Lirioa zara,
Iturri bizi bat
Sellautakua;
Uda barri ta
Mayatzik galanten,
Jaungoiko batentzat
Lora lekua.
Zuretzat dira
Gaur nardo ta palma,
Zipres liraiña ta
Azaar guria;
Krabelin polit
Mirto chukunchua,
Lora danakazko
Bichi sortia.
Lora guztiok,
Kolkook idigi,
Usain garbi utsok
Zabalduteko,
Dakizuezan
Chorichoak jatsi,
Zuen lurrunakaz
Gozatuteko.
Lenengo emon
Baña Mariari,
Lorok zeuen lurrun
Ezti eztiak;
Chorrochiozko
Chistuetachoak,
Berari lenengo
Zuek choriak.
Jaunaren lanak,
Danak kantau beyez,
Jaungoikozko Ama
Zure gloriak;
Direalako
Lur ta zeruetan,
Zuretzako egiñ
Onak guztiak.
Ondrau dagigun
Zure izen leuna,
Izen guztietan
Ain ederrena;
Eskudo sendo
Etsai dongak gandik,
Gorde egiteko
Zein dan onena.
Zeruko poza,
Goiz eder garbia,
Izarren izar ta
Eguzki utsa;
Ama zugana
Katoliko danok,
Orain eske gagoz
Zeure laguntza.
Entzun eiguzuz
Gaurko eskariak,
Batu gagizuz bai
Zeure mantuaz,
Izan gaitean
Karidadedunak,
Guztiok umillak
Aita Santuaz.
|