Libertadea, baña Gernikako arbolapekoa
Arrese Beitia, Felipe
1
Zeruok beti dakustaz dollor,
Odei bat bere bagarik,
Iya sei urte onetan emen
Ez dabe opa euririk;
Eguzkiaren berotasunak
Gaukaz añ baltzizkaturik,
¿Nok esango dau ez gagozala
Azalez gaztelarturik?
2
Negu danetan leyaz dakustaz
Errerik solo ta larrak,
Uda danetan kiskorrik oso
Bedar, ota ta arbolak;
Lorarik iñon ez da agiri
Girtenak dagoz igarrak.
Ura bakarrik dan ichasoan
Egarriz illten dagoanak:
3
Baldin entzungo ezpainen emen
Geure Berbeta ederra,
Entzungo ezpaneu barriro diñot
Paradisuko Euskera,
Eta zutinik ezpainekust gaur
Gernikan Arech laztana
Esango neuke ¡Gaztetan nago!
Bapere dudarik baga.
4
Baña orañdic zarden zakustaz
Zorioneko Arbola,
Orandik zuzen ikusten zaitut
Abe adarrez zabala,
Bedeinkatua zugatz guztien
Artean zu bai zu zara,
Libertadeko banderea zu
Zarealako bakarra.
5
¡Libertadea! libertadea!
Nun nai dantzudan soñua,
Zure azpian au bizi zan ta
Ill egin dabe, gaisua,
¿Zeñ libertadek kenduko deusku
Daukagun sentimentua?
Ez beintzat gaurko libertadeak
Dalako erderazkua.
6
Au ez da bada Libertadea;
Au da buztarri astuna;
Au da izenez osasuna ta
izatez gaisotasuna;
Au da kayola estu-estu bat
Bere choria da Usua,
Nok ezin daben egan aratu
Lenago legez zerua.
7
¡O! Libertade katolico ta
Euskeldun benetakua!
Ur arech-pean milla urtean
Asabak gozaurikua;
¡O! Libertade mundu guztian
Zarata egindakua,
¿Zelan zakustak zeure Erritik
Orrelan desagertua?
8
Erdel erritik sartu.jakun bai
Suge bat zorigaiztuan
Bere beroa leun gaztelarrak
Danok engañau ginduan,
Suge zikiñ au buruan jo ta
Ill bagendu lenenguan,
Euskel-erriko libertadea
Gaur biziko zan munduan.
9
Gaur biziko zan libertade au
Bakarrik egiazkua,
Zeñegaz gure lur onek eban
Irudi Paradisua,
¡Ay! ez bagendu jan suge aren
Sagar politikakua!
Mundua mundu emenche geunkan
Zerucho benetakua
10
Beti ta beti biziko giñan,
Asabenu libertadean,
Lan jan, ota lo egingo euskuen
Umeak beti echean;
Eta mirurik iñoz betorren
Arrapetako ustean,
Aitarren-seme jagiko giñan
Ill edo goitu artean.
11
Etzaitez baña ill atsekabez
Laztan zaitudan Erria,
Bizi dalako orañdik emen
Zuretzat Salbagarria,
Zeure Arbola gañean orra
Libertadeko, Eguzkia,
Asaba aundi Jaun Zuriaren
Kurutz adoragarria.
12
Libertadea kurutza orrek,
Bakarrik daike ekarri,
Zugatz orratan guraso zarrak
Agaitik euskuen jarri;
Ez dakigula ez arren bada
Bere gañetik erori,
Euskal-erriak Libertadea
Zor deutsalako berorri.
13
Berorregaitik emon zenduan
Zuk bai, arbola santua,
Milla urtean ezkurra ugari
Gozo ta osasuntsua,
Osterantzean ¿nun izango zan
Lur au parebagakua?
¿Zelan gozauko eban beronek
Libertade egiazkua?
14
Beti librea, beti nasaia,
Zan emengo bizitea,
Bere ondasun danen guztien
Erri au oi zun jaubea,
Ez eban inoz ez onek egin
Gaztelar borondatea,
Baldin ezpazan euskal oiturai
Ondo etorken gauzea.
15
Orra baña gaur Gaztelan legez
Nekezka jaten ogia,
Urte askoko leorteagaz
Zeruruntz eske euria;
Gure Arbola añ dontsuari
Urten dakion orria,
Gozadu daigun bere azpiko
Kerizpe maitegarria.
16
Erdue bada lengo justuri
Ekachak, eta indriskak,
Erdue edur, erdue euri
Urjola ta zaparradak;
Erdue arin ezkotutera,
Mendi basook ta larrak,
Soñeko berde euskuldunakuz
Jantzi daitezan daudanak.
17
Urten dakizun bai zuri bere
Orria eta ezkurra,
Gazte gayterik jarri zaitean
Gure Arbola kutuna,
Mundu guztitik egin daizuen
Iñoz ei lako agurra,
Umeak dabe icharoten bai
Laster orlako eguna.