Lauburugaz laurak bat
Arrese eta Beitia, Felipe
Esan daiala Eguzki orrek
Esango ezpanen ondo nik
Ondra aundian lau Ama Aizta
Beti euskeldun izanik,
Ta ibilli diran sekula
Lotsaz begiak baturik,
Ta alargun triste batzuen gisan
Buruak baltzez jantzirik.
Gaur arte joan bayakez bere
Asko gizaldi luziak,
Millaka aldiz uda eder ta
Negu ekachez betiak,
Badakiz bere Eguzki orrek,
Oneen gertaldi guztiak,
Esan beigu gaur noz izan diran
Onelako añ tristiak.
Baña badakit gaur bestekorik
Ez dituala ikusi;
Ez diralako lau Ama aiztok
Sekula onelan bizi;
Ez diralako jayo ezkero
Iñoz aurkitu añ gaizki,
Ez dabelako erbestekorik
Emen ezautu nagusi.
Echeko-andra bazter onetan
Eurok beti izan zirean,
Aginpiderik ez eutselako
Bestek arrapau echean;
Munduan ziran lau Aiztok bizi
Aukera añ ederrean,
Laurok bakarrik zorioneko
Zirala diñot lurrean.
Laurok bakarrik ziran doatsu
Egiaz mundu onetan
Baña orra gaur otseiñak legez
Erdeldunai serbietan
Onen lege ta erabagiai
Indarrez obedietan
O zorigacha semeak barriez
Soldadu deutsez tratetan.
Edan eziñda garraztasunok,
Urratu dabez zapiak,
Beti buruan ekarrezanok
Edurra legez zuriak,
Mundu guztian baziran bero
Aiztok ezagungarriak;
¿Nok esango dau gaur direala
Euskaldun garbi garbiak?.
¿Nok esango dau leenak dirala
Gipuzkoa ta Bizkaya?
¿Nok esango dau lengoak eure
Naparroa ta Araba?
¿Nok baña ez daki, Euskera Au
Alaba ederrak dirala,
Ta euren ondrea illunduteko
Baliau dala indarra?
Orregaitiño zaill eta gogor
Dagoz euskoldun fedean,
Laurok begiak, josirik daukez
Zintzo Lauburu zarrean:
Lurok biotzak loturik barriz
Sendo korapill batean,
Juramenturik ez banatzeko
Lurrak diranan urtean.
Errazoerik aundienagaz
Laurak-bat oi jake deitu,
Fede bat zaintzen direalako
Beti biziro sayatu;
Lauburugaz zaill laurak batera
Ekiñik ill edo goitu,
Areriorik indartsuenak
Egin zituen apurtu.
Alperrik eben etsai arroak
Pentsetan zirala artzak,
Euskal-erriko semeak gaitik
Barriz zirala bildotsak;
Ustelak baña urten jakezan
Asmo, erechi ta ametsak,
Euren odolaz egiñik emen
Jan ziralako buzkentzak.
Zergaitik beti sartzen zirean
Gure asabak batera,
Euren bandera jasorik gora
Arerioen artera,
Aukeran ezin biziko ziran
Erri onetan bestela
Izan balitza euren odola
Gurea legez epela.
Ez dago bada beste biderik
Ezpada eureen bandara,
Ez dago beste salhagarririk
Utsik Lauburu ederra;
Baldin badogu ause jasoten
Neure anayak batera,
Orañdik emen lenago legez
Doaten izango gera.
Baña bestelan bildur bearko
Dogu anaya neuriak,
Lauburu dogu euskeldun utsa
Erdeldun dira bestiak;
Dirala erdeldun guretzat diñot
Enparan guzti guztiak,
Ez ebelako besterik jaso
Iñoz asaba maitiak.
Bandera ause agaitik dakust
Emen ainbeste tokitan,
Mendi, ach, chunchur, kanpantorre ta
Jauregi zar gallurretan;
Bandera ause ondra aundian
Gorde dabe lur onetan,
Lau Ama aiztok jaio ezkero
Dingiliska bularretan.
Bandera oni eusten badeutse
Aurreruntz bene benetan,
Bandera ause jarten badentse
Erdeldunai begietan;
Bandera ause guk bere danok
Bada billgu biotzetan,
Zapi zuriak laster jantziko
Amok dubez buruetan.
Bandera ause dakust azkenez
Gure Arbola gañean,
Arren euskeldun dan danok batu
Gakiozan gaur oñean;
Eta kantadu danok batera
Geure Berbeta ederrean;
Entzun daiguen ikaratuaz
Mundu guztian danean.
¡Gora Bizkaya! ¡gora Gipuzkoa!
Naparroa ta Araba!
Laurok genduzan eskubideen
Besteren eske ez gara;
Eta azkenez ¡gora Lauburu!
Euskel-erriko Bandera,
Beragaz geure Foru maiteak
Biztuko doguz atzera.