Jesukristo gure jaunaren zeruratzea. Amalauduna
Arrese ta Beitia, Felipe
Gau ostean oi dau, igoaz gorago,
Febok gorrituten egun aurrea;
Baņa, beste batek larrosatuago,
Gaur zoragarritu dau goi aldea;
Garaitzalla legez Ąo bai, o! zelango,
Marcha jo deutsen aiņ alegerea;
Musika obea emengoa baņo
Zalako, eroan deust arimea.
Zeru-atarian: ateok zabaldu,
Deitu dabenean gordetzalleak;
-Nor da? barrukoak egiņik itandu,
-Errege, eranzun deutse bestiak;
Buruak bertatik danak desestaldu,
Eta idigi deutsez ate guztiak.