Jaungoikoaren probidentzia
Arrese Beitia, Felipe
Mayatzak oraindiņo
Eguncho bat eukan,
Errechiņolak pozik
Kantetan erautsan,
Lorak egozan arro
Zelai ta landetan,
Soņera barriakaz
Lurra agiri zan
Iturrichoetan,
Ura murmurketan,
Ibai garbietan,
Zeruak berriz ziran
Biziro pibtetan.
Arpegia aņ argi
Sukan eguzkiak
Begiratuteko duiņ
Etziran begiak,
Artuko eutsezala
Inguru guztiak,
Inok ez eban uste,
Aņ laster odeyak,
Baņa pilla andiak,
Baltz eta zuriak,
Aņ izugarriak,
Laster burrukarako
Zirean jagiak.
Zeru agura zarra,
Pobrecho jantzirik,
Edur gisan burua
Oso zuriturik,
Ezin ebala bota
Oņkada ariņik,
Egoalako urtez
Guztiz astundurik,
Urbiņan urterik,
Goisetan goisetik,
Bizi zan echetik,
Arantzazura doa
Promesa egiņik.
Eguzkia gorde zan
Alako bateab,
Estalgi baltza jakin
Jazarri aurrean,
Peruk zelan ez eukan
Echerik urrean,
Mendian aurkitzen zan
Igo bearrean,
Sasoi ederrean,
Larogei urtean,
Bizita lurrean,
Elgean goruntz doa
Baņa aldatsean.
Trumoia asitenda
Burruka soņuan,
Chimista bat austenda
Peruren onduan,
Arech bat birrintzen dan
Sarturik barruan,
Gizona harriturik
Jausten da soruan,
Aņ une gaiztuan,
Eta chit estuan,
Al eban moduan,
Birjiņa Arantzazuko
Deitzen dan beinguan.
Elorri batera zan
Nekez urreratu,
Bere anparupean
Jarrita geratu,
Arria zan bertatik
Goitik abiatu,
Orri eta erramak
Ugari apurtu,
Aiseak azkatu,
Euren putzak chistu,
Odeiak urratu,
Errekak euriagaz
Bertatik gaņeztu.
Batetik zarra eta
Bestetik sustua
Errukari egoan
Peru gisajua,
Egun artan baraurik
Tripea ustua,
Komulgetako ustez
Garbirik barrua,
Berorik burua,
Leorrik aua,
Gorputza oztua,
Promesa betetako
Baņa piņ gogua.
Zaldun bat agertzen da
Goyan atertzean
Gordin osagillea
Zaua Barrundian,
Peru gisajoaren
Tokira jastean,
Nai nok esango leuke
Alan ikustean,
Aņ taju tristean,
Bakartasunean,
Leku urriņean,
Lagunduko eutsala
Al eban aņean.
Euria ebalako
Barriz abiatu,
Zalditikan, jatsirik
Gordin zan geratu,
Baņa eskurik onek
Ez eutsan luzatu,
Ezta begi onakaz
Bere begiratu,
Aņ gichi lagundu,
Ikusirik estu,
Noz eban atertu,
Agurrik egin baga
Gordin zan aldendu.
Zaldira zelan igo
Munacho batetik,
Asten jako lau oņan
Arinka bertatik,
Gordiņek bridai sendo
Tiratuagaitik,
elberea gelditzen
Etzan orregaitik,
Doa arri artetik,
Naiz sastraketatik,
Zeņ bide ertzetik,
Bota arte nausia
Lurrera gaņetik.
Entzuten da bertatik
Dei bat aņ estua,
"ĄNeure gogortasunen
Au dot kastigua!"
Arritzen da onegaz
Peru gisajua,
Karidadez bizturik
Ikustera dua,
Chit errukitua,
Oso samurtua,
Gordin arrizkua
Troka baten jausirik
Dakus zelaitua.
Berak gura ebana
Egiņ ebanean,
Chimista legez iges
Zaldia bajoian,
Egon arren aņ makal
Peru gorputzean,
Laguntzeko usteaz
Al eban aņean,
Erripa aņ charrean
Leku labanean,
Arrisku artean,
Pozik aurkituten zan
Beeratu zanean.
Baņa Gordin egoan
Lekura eldurik,
Daukus au pultsu eta
Arnasa bagarik,
Burua arri ertzak
Erdi bi egiņik
Azkenetan dagola
Oso sinisturik,
Chito samurturik,
Belaunikoturik,
Jaunari gogotik,
Erregututen deutsa
Arimeagaitik.
Erregu chit luze bat
Egin ebanean,
Oitura dan legeche
Kristinau legean,
Illa bertan larga ta
Aldats garratzean,
Igo ezinik dabil
Ach mutur artean,
Eta goi aldean,
Begiratuean,
Chakurraz nastean,
Bigun eizaria dau
Ikusten bidean.
ĄOh! ĄBigun eizaria!
Eutsan laster deitu,
Zurturik ots onegaz
Egin zan geratu,
Peru nozbaiten jakon
Nekez urreratu,
Puskaten atseden ta
Berbaz abiatu,
Zearo autortu,
Zer zan an gertatu,
Damua agertu,
Gizou bat aņ dongaro
Zalako amaitu.
Bigunek eutsan dana
Entzun arduriaz
Errukitutzen zala
Osalari illaz,
Eta mirariturik
Peruren fediaz,
Bujakan erabillan
Jateko gauziaz,
Ardao ta ogiez,
Gaztai ta aragiaz,
Al eban guztiaz,
Indartu eban Peru
Galdua gosiaz.
Azkenez esan eutsan
"Jaunak nai izan dau,
Gaur zure birtutea
Peru ondo probau,
Bere Probidentzia
Egizu alabau,
Berak oi gaitu bada
Guztiok gobernau,
Beragaitik dirau,
Ta dabil mundu au,
Berak ekarri nau,
Estutasun onetan.
Zaidazan anparau.
|