Jaungoikoa ta fueroak
Arrese ta Beitia, Felipe
Gauza bakochak Jaunak emonik
Badauz doe bereziak,
Zar eta gazte, gizon zeiñ andra,
Dierri ta probintziak,
Dala arraiñak, dala choriak,
Abereak zeiñ pistiak,
¿Lege bategaz zelan leitekez
Bizi munduan guztiak?
¿Zer deutsa bada atera arren
Uren barrutik arraiñak?
Joan daitezen leorrez ariñ
Une badituez oiñak?
¿Egazti batek zer balio dan
Uretan barriz sartziak?
Zer abereak ego bagarik
Aidez igoten astiak?
Ezin leiteke leorrez bada
Arraiñik iñoz ibilli;
Ez egaztirik uren barrutik
Joan leiteke igari;
Ezin leiteke ez, abererik
Egan aidean eregi,
Era aiñ gichi Euskelerria
Erdeldun oso imini.
Beraz usoa egiña dago
Ibilli dedin aidean,
Ez abereak dabiltzan gisan
Beian emen lau oiñean;
Tiroz, ego bat eizari batek
Baña austen deutsanean,
¿Zelan kantau leiz lengo urruak
Erreken aldamenean?
Deituko deutsut gaur zuri bere
Neure Erria, Usoa,
Ez legoia ta ez arranoz,
Ez belea, ez otsoa,
Izanik zu aiñ sotill, zuri ta
Otzan, leyal ta gozoa,
¿Alan errenik nok jarri zaitu
Usocho biotzekoa?
¿Nun dozuz oraiñ zuk anchiñako
Urrueta eztitsuak?
Millak urteetan ibar oneetan
Euskeraz kantaurikuak?
Isilldu ziran Uso maitea
Zure euskeldun urruak,
Zure ordez gaur kantetan dabe
Bela baltz erbestekuak.
Zeiñ parebaga ziñan munduan
Beti zeure Erregiña,
Zeiñ Ama ona barriz guretzat
Zeiñ eztitsu, zeiñ biguna,
Zeiñ Uso bizkor, zeiñ arranoak
Iñoz arrapau eziña,
¡Ai! baña orain legoiak deutsu
jaurti atzamar samiña.
Zeiñ gozoa zan, barriro diñot,
Lenago zure urrua;
Zeiñ eztitsua ipar aisetan
Joten zenduan soñua;
O zeiñ zuria agertzen ziñan
Goisetan egan jasua,
Edur moltsua mendi gañean
Ichirik baltzizkatua.
Jaunak emonik zenduzalako
Zuk alakose egonk
Eskumakoa jaungoikoa ta
Ezkerrekoa fueroak;
Ego biokaz orresegaitik
Berrogei eunki osoak
Gozau zenduzan mundu onetan
Danak zorionekoak.
Baña gaur, ene, Uso maitea,
¡O! Ama erri laztana!
Ume zurtz legez ikusten zaitut
Gure guraso ziñana;
Zeu ta umeok zorioneko
Iñoz izango bagara,
Zu osatuten bearko dogu
Sayatu dudarik baga.
Asaba zarren jaungoiko ona
Arren eiguzu lagundu,
Erri oni gaur biguntasunez
Begira arren egiozu,
¿Zugan ustea jarri dabenik
Bein bere al da lotsatu?
¿Noz Erri onek zure izenik
Egin dau barriz ukatu?
Beronek beti, beti deitu dau
jaungoiko euskerazkua,
Zeiñen egape artan nai daben
Billau osasen dontsua;
Zeiñegan daukan jayo ezkero
Icharopen os-osua,
¿Eta nok bestek osatu leyo
Zauritutako egua?
Biurtu Jauna, egiozu gaur
Len eukan al izatea,
Biurtu Jauna, zuk egiozu
Euskeldun bizierea,
Biurtu Jauna, arren eyozu
Euskeldun zarren bakea,
Biurtu Jauna nai dogulako
Gorde guk euren fedea.
Zerren aiserik ez jakun emen
Geiago aserratuko,
Zerren burruka ichasoetan
Bagarik ez dan jagiko;
Zerren erdeldun diran gauzetan
Ez garean gu sartuko,
Zerren guztiok gente ontzia
Salbetan goazalako.
Zerren bakigun baten giñala
Ibilli oker begira,
Nun Iparrera bearrean jo
Genduan Eguerdira;
Zerren nai dogun oraiñ guztiok
Biurtu lengo tokira,
Asaba zarrak libertadean
Biziten ziran Errira.
Euren Jainkoa gure Ipar da,
Nogan ditugun josiko,
Biotzetako gure orratzak
Gaur danik beti betiko;
Odei gaiñ baten Lauburu zelan
Gidari deuskun jarriko,
Bere ondoren oker bagarik
Kananen gara sartuko.
Bere ondoren joango gara
Aurrera basamortuan,
Aurrera, aurrera, leorrez legez
Bardin bardin ichasuan;
Aurrera, eta Jaungoikoari
Euskeraz deitu orduan,
Uren erditik zabalduko da
Bide leor bat beinguan.
Alperrik dira Ejipton barriz
Suzko euriak jausiko,
Sodoma legez alperrik dira
Uriak auts biurtuko;
Alperrik trumoi chimistatsuak
Sorua dardaratuko,
Loten andreak legez atzeruntz
Ez dogu begiratuko.
Alperrik bere etorriko da
Faraon armaz jantzia,
Damuz baterik Israeleri
Libre joaten ichia;
Baña jaristen noz ondo daben
Ichaso erdi erdia,
Ur biak trilla eginda deutse
Illgo amorru guztia.
Dakialako Jaunak emoten
Danai euren alogera,
Erri leyal ta baita mukerrai
Irabazita daukena,
Ichas erditik eroaten dauz
Onak baterik bestera,
Dongak botaten ondarreraño
Arraiñak gizendutera.