Ikazkiņ baten neguko kejak
arrese ta Beitia, Felipe
Oraindik negu luzea bada,
Eingo dabela ustea,
Promostikoak alan diņo ta
Au da barri bat tristea,
Garirik ez da, artoa palta,
Besteak konfiantzea,
Ez dakit zelan izango ete dan
Uda barria artzea.
Bart egin deusku edur asko ta,
Sartu jat sartu bildurra,
Enintzateke ni estutuko,
Baneuka sendo egurra;
Baņa guretzat ez da besterik,
Dugan iturrian ura,
Amaika pena iragoteko
Etorri giņan mundura.
Familia dot erdi billosik,
Ez dauke oņetakorik,
Otzen bildurraz barruan dagoz,
Kanpora, urten eziņik;
Oņak ez eze eskuak bere
Daukez ozpelez beterik,
Gure echea neguan ez da
Ospitalcho bat besterik.
Zapatariai esaten deutsat
Ein daiguzala zapatak,
Nunbait jakin dan, zelan garean
Zor pagatzalla eskasak;
Eluskit iņok burlarik eingo,
Bei bi baneukaz galantak,
Okelea jan eta narruaz
Egingo neukez abarkak.
Fumalaria gaztetatik naz
Gaizki azien legera,
Ordu betean ezin egon naz
Ketu bagarik ezela;
Aspaldichoan dirurik ez da,
Beste askotan bezela,
Pipa mochean ŋzer fumau daiket?
Tabako ordez orbela.
Zortzi daukadaz umeak eta
Neguan ez daukat lanik,
Neu ta andreaz amar lagunen
Arduraz nago kargaurik;
Afariteko geyenez daukat
Talo bat erdi errerik,
Eta basoko otorduetan
Lau jaten ditut bakarrik.
Ikazkiņa dot opizioa,
Udan gichi dot aurratzen,
Lengo zor zarrak pagetan ditut
Diru guztiak emoten;
Baņa dendetan geroko bere
Zuloak jataz gelditzen,
Umeok azitakoan tapau
Bearko ezpanaz illten.
Pobres gaizki udan bizi da,
Eta charrago neguan,
Orresegaitik arlote izan
Ez dan iņok nai munduan;
San Juanetan beroz erretan,
Otzaz illten abenduan,
Gure Jaungoikoak egingo algaitu
Gu bere aberats Zeruan.