Homero euskalduna. Iparragirre-ri
Arrese ta Beitia, Felipe
Jaso nai nuke kantatzalle bat,
Mendiok baņo gorago,
Jaso nai nuke albanezake
Odeyez ere arago,
Illargitikan Eguzkiraņo
Andik izarretaraņo,
Izarretara jaso dezadan
Almena baņa ŋnon dago,
Egorik gabe nere buru au
Jaso ezinda banago?
Izarretara jaso dezadan
Betor andikan almena,
Goragotikan grazia, etorki
Eta doairik onena;
Betor zerutik mingaņ eztitsu,
Leun bat aingeruena,
Arek gaur artu dezan gloria
Irabazita duena,
Dalako bera euskaldunetan
Neretzat euskaldunena.
Euskaldunetan euskaldunena
Kantatutzeko lur oni,
Mundo bietan euskaldunena
Kantatzen Euskera Amari,
Orregatikan zorretan gaude
Euskaldun danok berari,
Koroi eder bat antolatzeko
Euskaldun umant zanari,
Urez anditik, zeņda emendik
Ain ospatsua danari.
Guri konsejo onak ematen
Bera zan euskaldunena,
Ark esan zuen batzar danetan
Eiteko gure izkera;
Eta biziko gerala emen
Pakez, garbiro onela,
Ots egiņikan lotsagaberik
Bizi dedilla Euskera,
Nork uste zuen au dala Jaunak
Zerutik jechi duena.
Nola berari onrau zor zayon
Abiatzen naiz onratzen,
Zeren gitarra zarcho batekin
Zuen poztu, naiz tristetzen,
Zeren estutu, zeren lasaitu,
Arek zekien egiten,
Ichasoko urak diran erara
Apaldu zeņ da jaikitzen,
Modu berean gure biotzak
Zituela ill ta piztutzen.
Argatik Jaunak zabaldu zion
Laster izena Frantzian,
Ingelaterran, Alemanian,
Orobat ere Italian,
Beldurra nola ipiņi zuen
Emenche gure Espaņian,
Erbestetu zan eragotzita
Bizitzen Euskal-errian,
Gero ogei bat urte egin zuen
Lurraren beste alderdian.
Ara baņo len utsi zizkigun
jarrita kantak ugari,
Beren artean samurrena bat
Adio Euskal-erriari,
Beste kanta bat eder ederra
Aizkibel jakintsuari,
Oraindik berriz ederrago bat
Jarria Aritz zarrari,
Zeņek ematen dion gloria
Andi bat Euskal-lurrari.
Au da kanta bat, mundu guztian
Zabaldu dana nai nora,
Kanta aiņ bikaiņ, aiņ ospatsu au,
Etzaigu illko iņola,
Zeruko argiz Jose-Mari-ri
Uste det jechi zayola,
Homerok ere etzuelako
Jasoko obeki arbola,
Apolok ere beste kanturik
ŋNoiz alchatu du aiņ gora?
Kanta dezagun batzar danetan
Kanta aiņ paregabea,
Kanta dezagun adoratuaz
Arbola santu gurea,
Kanta dezagun bera degula
Manchik gabeko lorea,
Gogoraturik itz orietan
Iparragirre trebea,
Zergatik berak kanta zituen
Biztzeko gure fedea.
ĄO! zeiņ ederki biltzen gaituan
Aritz zarraren oņean,
Lau probintziok anayaturik
Batzen an erramapean,
Irme ta sendo alkarturikan
Laurok korapill batean,
Laurokin lazo bat egiņikan
Fuerodun izan gaitean,
Goza ditzagun zorion danak
Guraso zarren legean.
ĄO! zenbat bider Madrillen bertan
Entzun izan zan kant ori,
Euskal uriak adi zituen
Asmatzalle ez illkorrari,
Errietako konsejuetan
Askok ikasi berari,
Duda gaberik euskaldunetan
Kanturik onen dirudi,
Joseri baņo nik enioke
Deituko errege iņori.
Orregatikan eo dezagun
Koroi bat artearekin,
Lau probintziok gaur dizayogun
Jantzi burua berakin,
Molda dezagun, molda bertatik,
Molda alegin danakin,
Ez urre, ez perlaz, ez diamantez,
Ezpada obearekin,
Diņa dalako, iņor bada diņ
Jazteko ostoarekin.
Aritz ostoz bai, jantzi dezagun
Euskaldun orren argia,
Arbola ostoz ornitu ari
Kopeta zabal garbia;
Utsik Arbola ostoz apaindu
Iparragirre andia,
Arbolarekin betiro bizi
Dakigun Jose Maria,
Arturikan gaur anayok gandik
Illko etzayon saria.
Bizi zaitea Iparragirre,
Orche Parnaso mendian,
Zergatik museo maitetzallea
Ziņan bizitzan zu beian,
Apolok zauzka euskal kantari
Danen guztien erdian,
Deitu dakizun zuri Homero
Zerorren jayoterrian,
Naikunde ori erabilli det
Iya aspaldi guztian.
Deitu bekizu, deitu euskaldun
Bertsolarien izarra,
Deitu bekizu ajola gabe
Maisua jotzen gitarra,
Zortziko soņu onak asmatzen
Zera danoen azkarra,
Kantatutzeko eztarritikan
Geyen daukazu indarra,
Gaņera zera eztitasunez
Errechinola bakarra.
Beste Joserik ez dut ez nik
Nere gidari zu zera,
Jaurtigi-dazu zure chinpart bat,
Jargoi ortatik-lurrera,
Lagun zadazu Parnasotikan
Izaten zure antzera,
Jaso dezadan izkuntza zar au
Izkuntz berrien gaņera,
Berau dalako geienen
Nere laztan dan Euskera.