Gure bandera. Kantea Gernikako Arboleari
Arrese ta Beitia, Felipe
Anboto dakust triste, bai, triste,
Negarrez Oiz-mendia,
Euskeldun goyak danak diņoste
"Illten da zarra guztia".
Ill zan, ill Lelo, ill Lekobide,
Ill zan, ill zan Jaun Zuria,
Ill ziran gure gizon andiak,
Iya ill Euskal-erria,
Alan ezpada esan daiala
Arbola orrek egia.
Arech maitea, esan egizu
Euskeraz berba egiņik,
Iņoz aurkitu ete dan lur au
Tayu onetan geisorik;
Autortu zaite zeu bere egon
Bazara orren sikurik,
Bazara egon iņoz orrelan
Ezkurrik emon eziņik,
Urte asko ukatu eta
Bazengoz legez zarturik?
Autortu zaite lotsa bagarik
Arbola entzutetsua;
Autortu zaite ŋetzara zu zeu
Arech danetan santua?
Esan egizu zeure gloria
Zelan larri dan gautua;
ŋNundik ta nora gaur zu zagozan
Orrenbestean aztua,
Iņoz ez izan baziņan legez
Arbola Gernikakua?
Amabi urte tristeak dira,
Ill jetazala Ąail pozak,
Zerren buztartu ein ginduezan
Seku'a ez ta arrotzak,
Eta euren nausi gaztelar batek
Jaurtigi eutsun ayotzak,
Zanik onen bat ebagi eutsun,
Besangok ichi aiņ motzak;
Ordurik ona pozak ez dauka
Pozik ez, zure biotzak.
Ordurik ona malkoz zakustaz
Arech lenago dontsua;
Zergaitik jausi jatzun chimista
Sutsu bat donga gaiztua;
Agaitik dozu burua billos
Iya orririk bakua;
Agaitik zagoz lengo aldean
Aiņ asko aguratua,
Zure azpia ŋnok kantau daike
Dala Batzarren lekua?
Beti ikusi or zinduezan
Errege danak itzalez,
Zarealako zu Arbola bat
Zerutik jatsia legez,
Zure erramok direalako
Irabaziak odolez,
Laketu baga iņoiz loituten
Dongen siniste zantarrez,
ĄO! baņa miņa gaur erdeldunak
Darabilguez dandarrez!
Eurok indarrez ebagi eta
Darabilguez lurrean,
Darabilguez lotsabagarik
Sua egiteko ustean;
Anchiņakoak erdeldunen bat
Balebe euren aurrean
Ikusi zure orri bat bere
Zapaltzen ostikopean,
Ill edo goitu egingo eben
Beraaz galtzairu artean.
Ill edo goitu, jadichi ziran
Garaipen andi zarrenak,
Goitu eginda gorde zirean
Lege aiņ eder eurenak,
Goitu eginda egin zirean
Munduan ezagunenak;
Agaitik ziran kantetan nun nai
Gloria euskaldunenak;
Zugaitik illda eukezelako
Libertaderik onenak.
Etzinduezan, Arech maitea,
Euriak utsik or azi,
Etzinduezan inontz bigunak
Perlakaz bakarrik jantzi,
Espada milla gerretan gogor
Asabak einda esetsi,
Euren odola suster danetan
Egin zenduan iruntsi,
Ais erreak zu igartzerik
Iņoz ez eyen jadichi.
Sarritan izan ziran benetan
Uda odeitsu tristiak,
Sarri, bai, sarri Afrika aldeko
Trumoi ots bildurgarriak;
Zugana eldu ezin zirean
Biņa euren oņaztarriak,
Bai berderik, beti ezorik,
Gorde zenduzan orriak,
Euren azpian bizi zeitezan
Otso bi izugarriak.
Eurokaz batzen iņoz or ziran
Bai, Legoiaren umiak,
Eurok arekaz zireanean
Lagun ta adiskidiak,
Baņa betozen onuntza beste
Pistia odol zaliak,
Ezarriaz bat Bizkayak bere
Chakur aiņ bildurgarriak,
Ikaraz laster egiten eben
Us, Maomaren semiak.