Gure Aita Santu XIII.en Leoni, Erroman bagillaren 9.an aurten artu daben sentimentuaren aringarritzat
Arrese ta Beitia, Felipe
Lorea jayotzen danean
Sasipe gordean umill,
Ikusgei gozo bat Zeruak
Niretzat oi dabe egiñ.
Ederra bere jat eresten
Laño bat doiala goyan,
Eguzki begiak badabe
Artuten parean beian.
Chorien kantuak entzuten
Mendian ditudaz gogoz,
Aise me bigunak jo eta
Urrien berbeta gozoz.
Erreka soñuen zale naz,
Basauntzak poztuten ditu,
Belchargai atsegiñ emonta
Aratai bertara deitu.
Alargun jarri dan usoak
Damuzko urruak jota,
Biotzik zaillenai eragin
Oi deutsez malkoak bota.
Eta nik entzuten ditudaz
¡Ai! urru tristeak eltzen!
Biotz au urratu egin da
Deustenak mindurik isten!
¿Norenak ta nondik onaño
Datorkuz aiñ urru miñak?
Eskatzen laguntza gugana,
Eskatzen gaur bertso giñak.
Lireau artuta banoa,
Poztzeko gogoaz bera,
Baña gaur negarrak joteko
Eldu da bakarrik era.
Banoa dalako sotilla,
Usoa dan gisan berez,
Banoa zerren dan guraso,
Munduan nausia legez.
¡O! Leon Agura santua,
Kristiñau arimen Aita,
Banator, banator zugana,
Arindu gurarik gacha.
Alargun bar legez zakustaz,
Inguruz lagunik baga,
Zorra da niretzat Aitari
Lagundu daiodan ala.
Bakit zer nai dozun ¡o Jauna
Zer dodan zer egiñ bear,
Malkoak isuri geratu
Artean begiok igar.
Erroma zugaitik oi bada
Errien burutzat jarten,
Ume zurtz badozu ichiten,
Ez daki zer doian galtzen.
Illetak gaur dozuz or Aita,
Daukazun penea bere,
Bardiñik bagea dalako,
¿Nok ondo azaldu daike?
Obeto biziko zarean
Lekucho batera zuaz,
Erroman atsegin garririk
Iñondik ez dozu zugaz.
Erroma gaur ez da zuretzat
Barrua poztzeko diña,
Erroma gaur jatzu garratza
Erroma gaur jatzu miña.
Erroman oi dozu zizpiru,
Or egun eta gau negar,
Erroman ¡ai! arri biziak,
Zerura oi dabe dedar.
Erroman errege aulkian
Bidez zu zinean jarten,
Burlatzat Erromak Barrabas
Koroiaz gaur deutsu jazten.
Ikusi au era egodun-
Galaiak ¿nun zare gorde?
Aiseak gartuta garrokaz
Errekak ein baga erre?
¿Nun zare aideko armadak
Gu jarri bagarik dar dar?
Chimistak besook lotuta
Dozue gaur egon bear?
¿Nun zara? nun zara Sodoma
Kiskaldu zenduan Jauna?
¿Nun zara gaur egin bagarik
Orduan zenduan lana?
Baña ¿nok ¡o Leon andia!
Daukazun naibage tzarra,
Kentzeko billatu ¿nok leike
Pozgei bat jatzuna parra?
Nik beintzat poz pozik egingo
Neuke bai, al dodan dana,
Naiz emon eguna neketan,
Naiz latza irago gaba.
Ogirik zein urik, zein ezer,
Probau ez; zein egin barau,
Zein galdu ditudan ondasun,
Zein galdu osasun danau.
Naiz erre naiela garretan,
Naiz zurrau, naiz untzez josi
Naiz bakez, naiz gerraz edo noz,
Zur-alde gura dot bizi.
Zugaitik edo noz mundu au
Prest nago dagidan ichi,
Iya alan zerutik pozen bat
Zuretzat albadait jatsi.
Nai neuke nik gastan nazan au,
Zugaitik desegin nik nai,
Nai neuke okerrak onduta,
Zugandu daitezan gaur bai.
Edo bai, izate guztia
Asarre jarriko balitz,
Itsuok argitu daitezan;
Gaisuok dongaro dabiltz.
Bildurtu daitezan betiko
Kantari guztiak isi:
Choriak emendik aurrera
Muturik zaiteze bizi.
Bildurtu daitezan betiko
Azkatu bekigu lur au;
Izarrak gabetan begiok
Osoro eizuez tapau.
Bildurtu daitezan betiko
Eguna biurtu linbo:
Goisetan Eguzki zolia
Ez al az esnatu eingo.
Zezenak, otsoak, legoiak,
Gaiztoai burrukan ekiñ;
Faraon gordiñak Israel,
Ezpadau librau nai egiñ.