Goruntza
Arrese ta Beitia, Felipe
Zeruko garrak nozbaiten sutu
Egiņ oi badeust,
Espiritua egatu daian
Edo nora,
Batez bere gaur duda bagarik
Isiotu deust,
Igo dagian odeyak baņo
Goragora;
Ez begit arren, oraiņ bialdu
Musa laztanak
Gogo-argirik izanenean
Mundukorra,
Zerren goigoyan izardun aroz
Koronau dan ak,
Aldatu deust gaur beeko gogo au
Zerukora.
Ene kant-otsak uger egiņ bei
Lur zabalerik,
Garaitz andi bat dalako kantan
Nai dodana,
Eriotzea azpiratuta
Orra lurpetik,
Emakume bat zelan jagi dan
Biztu dana;
Ea, begira dayogun nora,
Doakun nora,
Ikusi zelan goruntz igoaz
Badoiala,
Odeizko jargoi eder batean
Goruntz ta gora,
Goyan jartera Erregiņatzat
Bereala.
Goruntz badoa inguraturik
Aingeruakaz,
Goruntz badoa entzunaz kantu
Aiņ eztiak,
Goruntz, bidera urten jakozan
Zerutarrakiz,
Goruntz gozaurik joten deutsezan
Otslankayak;
Goruntz badoa ikaraz dar dar
Jarten dirala
Zorioneko eta doatsu
Eregiak,
Dakielako egundo sortu
Len ez ebala,
Allagiņako Emakumerik
Erbestiak.
Goruntz doaku, goruntz ta gora,
Bee isten gaitu,
Goruntz jarraitu gura deutsagu
Begiakaz,
Goruntz begiok ukatu dabe,
Eta jarraitu
Goruntz dayogun oraindik gora
Biotzakaz;
Izarrak baņo gorago goruntz
Jaso daiguzan,
Goruntz bagoaz espirituko
Eguakaz,
Zeruan, esan daigun Maria
Zelan sartu zan,
Ta zelan artu eben jai eta
Piestakaz.
Baņa gorago goruntz ezinda
Bear dot beian,
Jausi barriro goitik beruntza
Nik munduan,
Zergaitik ezin dodan goruntza
Gorago goyan,
Zergaitik sartu ezin al nazan
Goi dontsuan;
Goitik beeruntza nekaurik nator
Ene egalak,
Bizitza amaitu dakidan arte
Eremuan,
Au amaitzean goratu nagi
Goruntz joan dan Ak
Goruntza gora sartu artean
Goi-zeruan.