Goiseko izarrari
Arrese ta Beitia, Felipe
Gaba badoiala esan gura deustazu,
Sortaldean urten zarean izarra,
Illunez bidean ibilten nazanean,
Pozgarri eder bat niretzako zara.
Eguzkiak aurrez ¿bialduten etzaitu
Egun usañagaz gu poztu gaitean?
Zuk ¿ez diñozkuzu arpegi aiñ zuriaz:
Orche bera dator nire ondorean?
Grana eta urre-gorrizko kortiñakaz,
Ikusiten zaitut chukun orniduta;
Zeruko doatsu eder bat dirudizu,
Odeizko jargoian galanto jarrita.
Gogoratuten jat aiñ gois zu jagitean,
Norena zarean iduri bizia;
Dirudizulako beste egun senti bat,
Arako gois izar onen dan Maria.