Gizon kanpo ederra echean gerra
Arrese Beitia
Zergaitik bada, Txomin diñoe nigaiti,
nazala gizon on bat kafietan beti?
-Zergaitik ori deben orrelan esango?
ejenplo bat jarriko laster deutsut, Paulo.
Andra aberats asko bizi oi da ala,
kanpoan zelan beti direan ikusten,
guztizko berba eder eta leunak esaten;
gaztetatik zergaitik au deben ikusten,
alako andra ontzat ditugu eukiten;
baña itauntzen bada nezkatxa artean,
eta etxekoandre ona dan etxean,
ez dabe danak, Paulo baietz erantzungo,
dongak dirala batzui detsezu entzungo;
etxean dalako ikusiten barrua,
ikusten bakotxai bere jeniua,
ondo ezaututeko zein dan zelakua,
testigutzat nai leuke artu laratzua;
azala euki arren ederra sagarrak,
iñoiz euki oi dabez biotzean arrak
Badakit, Paulo, zu zer zarean kalean,
konbidau nozulako sarritan kalean,
jokuan dozunean samur irebazten,
dirua bere bardin deustazu emoten;
baña zu zelakoa zarean etxean,
andreak esan eustan lengo jai batean:
dirurik iñoiz ez da astean zurra bi,
dakialako emoten Paulok andreari