Gerrea
Arrese eta Beitia Felipe
Lenengo osasuna,
Bigarren bakea,
Biziteko on dira
Bata ta bestea.
Aberea abere dalako jayoten,
Errazoe bagako beti da ikusten,
Baña zentzun ezduna naiz dala aurkitzen,
¿Noz dau bere lagunik illotzik botaten?
Inoz bata besteai aserratu arren?
Ez da mirari bada ganau zentzun bagak
Ikustea egiten noz baiten jazarrak,
Zeuren daukezalako jayokeraz armak,
Tronpa, agiñ, adarrak, erpe eta zarpak
Baña, baketsuaren antza dau gizonak,
Bizidun guztietan au da ezaguna
Berba egiteko onek dauka mingañ leuna;
Barrea agertzeko bere esker ona,
Errukia artzeko biotz añ biguna,
Alkar adietako buru zentzunduna.
Bestek ezbadauz bada bizidun artean,
Gizonaren doerik beragaz aldean,,
¿Zelan au ikusten dot abere antzean
¿Zelan bere lagunai ekiten pelean?
Jayokeraz baketsu badator soñean?
Zelan atzera diñot arrazoi ta guzti?
Iru almen dituan arimeaz nasi,
Dabil au gau ta egun esetsi ta esetsi?
Gorago dagoana beian nairik euki?
Machiñadak asmetan egiñ arte nausi?
¡0 zorigaiztoko! ¡O andigurea!
Jayoten diran gizon goyenen griñea!
Emendik sortu oi da geyenez gerrea,
Emendisek atera orren gach dongea
Ainbeate atsekabe dakarren plagea.
Emendik, bai emendik, dalako sustraia,
Griña oker danentzat bai andikeria,
Ede deitu oi dana bardin soberbia,
Zerren bere aita dan Cherren ichusia,
Jaungoikoaren kontra zeruan jagia.
Onek jarri oi ditu gizonak gerretan,
Beronek pillatzeko frutuak euretan,
Onak isiotzen dau sua biotzetan.
Adorau daien Marte kanpo zabaletan,
Bere serbitzariak odol erreketan.
Gerran agaitik nun nai dantzut ayenea,
Nun nai riegar, chilio, nun nai kurriskea;
Nun nai erruki baga, gizona iltea,
Nun nai erru bagako odol edatea,
Beragaz egarria nun nai kendutea.
Orregatik gorrotoz dakus gerra Jaunak,
Baita begi charrakaz errege-gei zurrak,
Dakizalako bere ondore zitalak,
Negarrez baño kontau ezin leitezanak,
Diralako on gichi beste danak charrak.
Loitu oi dira gerran oitura chito onak,
Etsaitu bere sarri len lagun ziranak,
Galdu artu emonak merkatarienak,
Atzeratu arteak, baita ikaspenak,
Ostu eskubiderik legez zuzenenak.
Gerran, achak ikusten ditugu dardaraz.
Erriak kiskalduten suaz eta garraz,
Zerua zenbat aldiz arpegi illunaz.
Ez dabelako egin iñoz gizonakaz,
Orrenbeste zorigach bere chimistakaz.
Añ da bada gerrea añ plaga gaiztua,
Askoz obetzat daukat kolera murmua,
Orduan umiltzen da gizon anditsua,
Gerran baña makurtze ez arren burua;
Naiago dau ikusi dana auts biurtua.