Gernikako arboleari
Arrese ta Beitia, Felipe
Ez dot kantauko gizonak nozbait dabela ezautzen
Ez dala emen biotzarentzat poz osorik,
Ez dot kantauko gasteen lora zororik bere
Begi ichi baten dagozalako iragorik,
Ez dot kantauko barri onaren lekuan oraiñ
Aiseak esan dakartazala ots tristeak,
Ez da aiseak bera duiñ ariñ doatazala
Eni egunak, asteak, illak zein urteak.
Enoa bere jasotera gaur Euskal-erriko
Gizon andien doe argi ta birtuterik,
Gizaldioro dagoalako berau umantez,
Ach eta mendiz dagoan legez apaindurik.
¿Nok zeatz kontau zenbat gerrari leor ta urez?
¿zenbat lumadun eskribatzalla aiñ entzunak?
¿Zenbat langin on kantari eta musika zale
Edozetara nausi direan euskaldunak?
Ez dot bere nai begi biok gaur eukiagaitik
Atsekabeen atsekabaaz negar baga,
Ez dot ez joko euskeldun lirau sentimentuzko
Otzakaz triste iñor parteko ustez bada;
Ez da ori ez lira onegaz egun onetan,
Eregiteko gogoan dodan jasogeya,
Gaur dot niretzat eregigarri Euskal-errian
Oraindik zutik ikusten dodan Arbolia;
Kantau nai deutzut; zuri bai zuri Abe bizia
Zugaz danetan zu zareala Erregea,
Kantau nai deutzut zu zareala Euskeldun lurra,
Apaintzen dozun gomutagarri eskergea.
Zarealako bazter onetan gorde dozuna,
Erri bat zeure kerizpeagaz aiñ librea,
Zeure semeak mendi ta achez or eutselako
Arerioai beti ichiten arratea,
Paradisuan egoan zugatz aren antzera,
Zuk dirudizu jakituria-dun Abea,
Zure barrutik or jatzulako goruntz urteten
Jakituria zerukoaren Arbolea.
Zugan zugatz bi ikusten ditut, or Abe baten,
¡O zugatz bikoch parebagako Landarea!
Begitanduten zachatazela bizi biziro,
Bata gorputza eta bestea arimia.
Gorputza zelan arima baga beti dan illa,
Autsa, errautsa, lur puska puskat bakarchorik,
¿O zugatz dontsu agurgarria! Lauburu baga,
Zer ziñateke erretako zur bat besterik?
Baña, Lauburuk ipinten zaitu orren eregi,
Lauburugaitik asi nachatzu gaur kantuan,
Kristo baño len bere euskaldunak zirealako,
Fedeagaitik kantetan illten Lauburuan.
Lauburu orretan emoten eben euren bizia,
Euren fedea eta legea zaintze arren,
Orresegaitik Erromatarren Janok ez eban
Adoralairik bapere euki inoz emen.
Lau milla urte zure Erriak badaukaz bere,
Lauburuk bere beste ain beste bardin ditu,
Arech santua, jaso-izu jaso, Lauburu gora,
Lauburuduna beti Errian gorde egizu.
Zuregan dago euskeldun lur au personaturik,
Bere ispillu benetakoa dauka zugaz,
Zu zakusanak ikusi daike Euskal Erria
Paradisu bat dirudiala Arboleaz.
Zure frutuak ain dira bada osasuntsuak,
Arima eta gorputzerako adyutuak,
Arech ezkurrok foru maiteak esan nai dabez,
Ta Jaungoikoa Lauburu orren lau besuak.
¿Nogaz bardindu ete zaikedaz zugatz bakarra?
¿Nogaz zeurorren antzekorik bat ezpadakust?
¿Nun topauko dot irudigei bat zuri deitzeko
¿Zeu bakarchorik Lauburuduna nik bazakust?
¿Nun topauko dot lurra guztia aratu arren?
Topau ezinda baldin banator gaur atzera?
Lauburu orrek gogoratuten deustazan deyak,
Noatzu Abe baldin bagea egitera.
Deituko deutzut zu zareala gure Erriko,
Apaingarria, poza, ondrea, ta gloria,
Armada andi bildurgarriai oi zeuntzelako,
Unetaraño zuk beti sartu ikaria.
Deituko deutzut zachakusala torre sendo bat,
Zein ezin daben areriuak iñoz bota,
Euren olatu amorratuak direalako,
Triskau, puskatu zure ondoa beti jota.
Deituko deutzut zu zareala aukeratua,
Landara eta arbola guzti guztietan,
Zergatik ez dan zure antzeko aberik iñon
Mundu osoan beste lekutan aurkietan.
Deituko deutzut gure anparua, gaur zareala,
Daroaguzan zorigacheko egunetan,
Oneen ondoren baita dirautzut uste dodala
Nik kantetea gloriak zure kerizpetan.
¡Agur! agur bai, Arbola utzik bedeinkatua!
Sortu ziñean unetik zara beti zu or,
Agur dirautzut agur agur nik, barriro bere,
Jaunak zaitzala mundua mundu zinzo, jagon.
Arech maitea leyak errerik badozuz bere,
Zeure orriak igartuta gaur ez da ardura,
¿Noz arechari igarra bada noz sartu jako?
Arrik, serenik sincho bat bere ¿noz barrura?
Gabetan otz ta egunez bero egiñagaitik,
Bero zein otzen kontra egingo dozu gogor,
Euririk baga joanagaitik emen luzaro,
Arech maitea ez da izango beti agor,
Agaitik arech laztana zugan aiñ sendo daukat
Icharopena biotz guztitik nik jarria,
Lauburu zeugan dozun artean ez dala-ilko,
Eta fedean ain gichi jausi gure Erria.
Lauburu ori ortik jausirik ikusi baño,
Nayago neuke achok ikusi bera jausten,
Ene Jangoiko euskaldunena, ez eizu ichi
Euskal-errian orrelakorik gertatuten.
Beti euskeraz zaitugulako emen adorau,
Gorde egizu euskeldun danen Arbolea,
Arecha eta bere Lauburua direalako,
Naste bagako euskeldun utsen banderea,
Arren gaur bere egingo algaitu bedorrek batu,
Ama on batek umeak legez besapean;
Zorionakaz bizi gaitezen zorioneko,
Arbola zutik emen daukagun bitartean.