Gernika-ko Euskal-piestetarako, amalauduna
Arrese ta Beitia, Felipe
Erabilli arren mundua guztia,
Leku aiņ on bat ŋnun neike billatu?
Bene benetan da nire erechia
Lur eskeņikoan nazala sartu.
Emenche gozetan dodan kerizpea,
Arech Arbola zar baten ondoan,
Ez dodala topau nai dot kantetea
Iņongo erritan Gaztelakoan.
Ause, dogu ause, lur bedeinkatua,
Asabak batuten zirean lekua,
Ause, barriz ause, euren Arbola,
Euskaldunak jaso buruak gora,
Deadar egin daigun geure Gernikan:
Beti Foru zale nai dogu izan.