Gaztea eta agurea. (Nere adiskide Jose Zapirain eta Irastortza-ri)
Arrese ta Beitia, Felipe
Egun sentiak Mayatza dituzu
Guztiz atsegin, chito gozuak;
Ikutuaz bat goisean goisetik,
Eguzkiaren erraņuchuak;
ĄZelan direan alegeretuten,
Oyan dagozan mindun gaisuak!
Eta Ąze zoi! jagiten direan
Bearrerako osasuntsuak!
Bizitzan bere ize gozoak diran
Gazteen egun Mayatz argiak!
ĄZelan geroko esperantza onak
Poztzen dituan biotz guriak!
Izar orretan josirik zintzoro
Ekarten dabez euren begiak,
Naiz da geyenez esperantzok izan
Ames uts edo zorakeriak.
Zelako doe ederrak isurten
Sortitzak ditu gazte denporan,
Ze ikusgarri benetakoa dan
Aurkitzen bada bakocha loran;
ĄAi ez balichat aldi ori baņa,
Zelan agertu alanche joan,
Atzo ni izan arren lora arro,
Ona gaur zelan zimel nagoan.
Ze alegere len bizi oi nintzan,
Beti barreka negar bagea,
Bizkortasuna gorputzean neukan
Ta biotzean jolas gurea;
Soņularia bere ni banintzan,
Gozetan neban beti udea;
Baņa, Mayatz au atsotu dan legez
Ni bere nago gaur agurea.
Agur, betiko aurtengo Mayatza,
Ta, nire, egun gaztetakuak,
Agur zure gois-chorrochiotsuak
Ta nire lengo: kanta soņuak;
Sortitza laster abiauko jaku
Egunak moztzen, luzetzen gauak,
Edurtu baņa, burua eustala,
Denporea da niri Neguak.
Anchiņa iges eban niretzako,
Uda barricho atsegindunak,
ĄAi! ene orain, emon Abenduan,
Bearko ditut oņatz astunak;
Enituan nik gaztetan ikusten
Zelan zirean zarren egunak,
Gaur dakust negu gogorrak dirala
Ta gazteenak Mayatz bigunak.