Ganboa eta Oņaz
Arrese ta Beitia, Felipe
ERRODRIGOK.
Lengo aldian bati
Entzun neutsan, aita,
Eche asko erre, ta
Zituela bota;
Batalla andiren bat
Or Bizkai aldean,
Diņoe, izan dala
Askoren kaltean.
AITAK.
Errodrigo maitea,
Aiņ dira andiak
Guztizko luzaroan
Euskeldun-erriak.
Daroazan zorigach,
Damu, ta negarrak,
Gerrak daukezalako
Ondorengo charrak.
Gizaldi erdi bat da
Erdibitu zala
Ulibarrin euskeldun
Erri on au ala.
Banda bat da Ganboa
Ots egiņikoa,
Oņez deitzen dabena
Beste aldekoa.
Arrezkero dabiltzaz
Beti emen gerran,
Ez dakit, noz jakuzan
Jarriko bakean.
Amaika eche dabe
Bitzuak ondatu,
Laboreak ugari
Erre, ta kizkaldu.
Beste guraso askok
Euren bizitzea
Galduta ichi dabe,
Ume zurtz echea.
Gu emen ach arteetan
Bizi gara ondo,
ĄOrrelako negarrik
Eldu ez dalako!
ERRODRIGOK.
Aita, kantau dabez
Batzuk, ta besteak
Euren aldeko garaitz
Gloriaz beteak.
Baņa, nik kantetan dot
Aloņan bakea,
Bertan irago gura
Neuke denporea.
Ene artaldeari
Jaramonik ondo,
Ene chabolachoan
Gabez eginda lo.
Taloa, ta esnea
Jan arren bakarrik;
Besterik baga bizi
Naz pozez beterik.
Ez alda etorriko
Araņo gerrea,
Ondatu ez daiguen
Gure artaldea.
Zerren gerra zaleen
Tronpetaren otsa,
Nire chistuagazko
Oso da garratza.
Nire soņuak poztu
Oi dauz ardichoak,
Gerrarien tronpetak
Larritzen gaisoak.
Aita banoa, bada,
Orain eurakgana,
Zergaitik zaiņ bagarik
Egin daben gaba.
Badakizu nintzala
Bart Baltzategira
Etorri talogeitzat
Urunaren billa;
Eta gaur Domekea
Zalako gaņera,
Jasteko entzutera
Mezea kalera.
Bestelan Aloņan nik
Nai dot bada bizi,
Kalerik ez dot gura
Aldala ikusi.
Anche daukadalako
Naikoa pozgarri,
Landa zabal berdeak
Naitean jazarri,
Kerizpeak aukeran,
Ditudaz topetan
Urak zelakoak nai
Iturrichoetan.
Chirrichirrien soņu,
Chorien chistuak
Orreek dira entzuten
Ditudan kantuak.
Chabolako atean
jarririk gabetan,
Ikusgarri ederrak
Ditut zeruetan.
Illargiari beti
Deutsat jaramoten,
Egunik egunera
Ze alde dakarren,
Baita izar batzuri
Oi deutset igarri,
Nundik, nora, ta zelan,
Oi diran ibilli;
Eta adoradurik
Euren Egillea,
Zein dan gure Jaungoiko,
Neurririk bagea.
Beragan neure uste
Dana ipiņirik,
Neure kamaņachoan
Jarten naz etzunik.
Agur, aita maitea,
Domekara artean,
Ez aldozu izango
Okerrik astean.
AITAK.
Zorionekoa da
Gizona munduan,
Bizi bada asabak
Zirean moduan;
Euren lurrak landuaz
Euren baserrian
Euren oitura zar, ta
Siniste garbian;
Munduko andikien
Egarri bagarik
Iguiņ baga echeak
Dakarrena janik,
Izan ez arren gauza
Urian lakoak
Osasungeitzat, baņa,
Dira obagoak.
Noberen artaldeai
Eginik jaramon,
Gizendurik urtean
Charri, edo zekor,
Taloa ta esnea
Urdai, ta aragia,
Naikoa bada ez da
Charra baserria.
Gaņera laboreai
Gagoz gu begira,
Adurra darigula
Onchoak badira.
Ez daukagu munduko
Andien amesik,
Abere ta lurrakaz
Bizi gara pozik.
Goisetan egiņagaz
Geure erregua
Jaunari eskiņiaz
Egun zabaldua.
Berari opaturik
Geure neke lanak,
Gaberaņo izaten
Ditugun dan danak.
Errosariochoa
gabean gabean
Errezaurik uts baga
Apari ostean
Etzatera goaz gu
Biotz zabalagaz,
Eguna ondo juan
Jakun ustengaz.
Alanche bizi gara,
Ene semechoa,
Jaunari zor deutsagu
Eskerra naikoa.
Izan zaite, bai, izan
Baserri zalea,
Maitetuten dozula
Zeure chabolea,
Diņozun legez anche
Bizi zara ondo,
Iņon bere etzara
Obeto izango.
Zoaz ordu onean,
Domeken etorri,
Lagunduko deutsut nik
Mezatara zuri.
ERRODRIGOK.
Jaungoikoak dizula
Airacho egun on,
Domekea baņo len
Ona, emen nator.
AITAK.
ŋZelan zatoz semea
Zapatua izanik
Orrelan arnasarik
Bere artu eziņik?
ŋZer gertatuten jatzu
Ze barri dakazu?
Atseden puskat, eta
Esan egidazu.
ŋAgur zuk etzenduan
Domekara arte?
Biyar arte semecho
Etzindudan uste.
ERRODRIGOK.
Etzaite ikaratu,
Aitacho maitea,
Barri eder bat dakart,
Zeruko gauzea.
Jakin egizu, jakin,
Zelan gaur goisean
Gezaltzatik aurrera
Ardien atzean
Niņoiala santa bat
Billatu dodala,
Ain eder, ain galanta
Ikusteko dana.
Andra guztizko bat da
Umeaz besuan,
Jantzita Erregiņa
On baten tayuan.
Aranz arbola baten
Ain bakartokian
Erraņua botiaz
Dago agirian.
Dala, diņo, Artzaiņa
Ama Erregiņa,
Eta chabolacho bat
Dabela premiņa.
AITAK.
Zelan izan ete da
Alan agertzea,
Askorentzat izango
Da gach, sinistea;
Baņa, zelan daukadan
Nik sendo fedea
Jaunarentzat ez da gach
Ezer egitea.
ERRODRIGOK.
Aita neuk bere ezin
Eginda sinistu,
Ikusi arren bere
Dudan naz aurkitu;
Mirarien bat zala
Ziertu izango,
Umill umill jarririk
Azartu nachako.
Berbaz al dan ondoen
Egiņaz berari;
Baņa, berak obeto
Erantzun deust niri.
Entzungo dozu laster,
Zer erantzun deustan
Baņa nik neuk lenengo
Ause deutsat esan.
..................
ŋNor zara o Andrea
Umeaz besuan?
ŋNundik sortu zachakuz
Emen eremuan?
ŋNundik agertu zara
Orren miragarri
Erregiņa andi bat
Dozula irudi?
Buruan koroia ta
Purpuraz soiņean,
Ezin asmaurik nago
Nor ete zarean,
ŋAl zara artzaiņen bat
Baņa, nor zaintzeko
Ezpadozu ardirik
Begiratuteko?
Badazaut zareala
Seme orren Ama,
Arpegiz dozulako
Berorren antz dana.
ŋEta noren Erregiņ
Izan zindekez zu,
Basoan nok adorau
Iņor ezpadozu?
ŋEta toki oberik
Zuretzako etzan,
Aukeratu bagarik
Orrelan arantzan?
BERAK ERANTZUN DEUST.
Iru gauza orreek naz,
Errodrigo ona,
Ama, Erregiņa, ta,
Gaņera Artzaiņa,
Jaungoikoa da nire
Seme, ta Bildotsa;
Zeru, eta lurrean
Neuk daukat agintza.
Orra zelan ni nazan
Iru gauza orreek,
Munduan ainbat doe
Ez dauz beste batek.
Umilla nintzalako,
Jaunak nindun egin
Gizon danentzat Ama,
Artzain, ta Erregiņ.
Berak dauka emonik
Niri ardurea
Zuen guztioena
Oso ta betea.
Errodrigo etzaite
Alan ikaratu,
Onezkero nor nazan
Dozu ezagutu.
GERO NEUK ESAN DEUTSAT.
Badazaut zareala
Zeruko gauzen bat,
Ikusiaz batera,
Au gogoratu jat.
Ez dodalako iņoz
Aiņ andra ederrik
Munduan ezagutu
Gaur arteraņo nik.
Dirudizu Eguzki
Goisetik jagia,
Alegeratuteko
Euskeldun Erria.
Berau dagoalako
Aspaldiko urteetan
Gorrotoan sarturik
Gerra gaiztoetan;
Eta zelan dagoan
Artzen kastigua,
Derichat errukitu
Jakola zerua.
Uste dot Ąo! Andrea,
Bien bitarteko
Jainko, eta gizonen
Zareala izango.
Asarrez ez deusku, ak
Bialtzen euririk,
Agorrez bizi gara
Danok erdi illik;
Eta baldin bazara
Zu Jaunaren Ama,
Euria zeuk jadichi
Zengi bereala.
Gure Artzaiņ, Erregiņ,
Ta Ama bazara,
Euskal-lurra artu-izu
Zeure ardurara.
BERAK ERANTZUN DEUST.
Jakizu Errodrigo
Ene gogokua,
Euskeldunetan zaitut
Zu aukeratua.
Adierazoteko
Gauza oneek zuri,
Ta nai dot iragarri
Dayozun aitari
Beti izan dodala
Zuen ardurea,
Eta gura dodala
Emen chabolea.
Bertatik zainduteko
Erri euskalduna,
Zein dan niretzat jente
Laztan ta kutuna.
Baņa, alan bearrez
Gaur zorigaiztuan
Aurkietan da agorraz,
Ia ondatuan.
GERO NEUK ESAN DEUTSAT.
Banoa arin-arin
Aitari echera
Emen jazoten dana
Iragarritera.
Erregutuko deutsat
Laster chabolea
Egin bear jatzula,
Amacho maitea.
Bestela ez dozula
Egungo euririk,
Geratu etzaitean
Oso ondaturik.
..............
Ause da, ene aita,
Au dana gertatu,
Zuri esan artean
Etorri naz estu.
Goazan, arturik laster
Alditugun zurak,
Sentigarri litzake
Busti daian urak.
Nire ustean dauka
Ak erabagia
Artuta bereala
Eiteko euria;
Eta zuk badakizu
Eurien premidan,
Zelan gaizki gagozan
Emen aspaldian.
AITAK.
Goazan, ene semea,
Dagoan lekura,
Zergaitik ikustea
Nik bera dot gura.
Jaungoikoaren Ama
Ziertu dalako,
Chabolacho bat baņo
Geiago zor jako.
Goazan Errodrigocho
Goazan bereala,
Ondrau daigun, mirariz
Agertu dan Ama.
ERRODRIGOK.
Etorri zaitez aita
Neure ondorean,
Neu joango nachatzu
Aurretik bidean;
Zergaitik bear dogun
Guk toki charretan
Irago ach arte ta
Leku labanetan;
Baņa begiratuaz
Astiro astiro,
Elduko gara miņik
Egin baga ondo.
Goazan an agiri dan
Artalde azpira,
Eta andik garbiro
Tokia agiri da.
Goazan egonagaitik,
Aldapa gogorra,
Alimo, ene aita,
Igo arte gora.
AITARI.
Araņoko bidea
Ia ez da asko,
Bildur naz, baņa, ete dan
Andik ikusiko.
ERRODRIGOK.
Ara, ara, an aita,
Ara nun dagoan,
Anche arako sasi
Andien alboan.
ŋEz dozu begiztetan
Arantza gaņean
Esan deutsudan legez
Zeuri len echean?
Begira egiozu
Dauka artzaiņ antza,
Arpegiko azala
Baltzerana dauka.
Baņa, ederrez zelan
Dan paregabia,
Dudarik bapere da
Birjiņa Maria.
AITAK.
Goazan aguroago,
Adoradu daigun,
Mirari bat dala an
Garbi da ezagun,
Gero joan bearko
Dozu Oņatira,
Alperrik erreguka
An neketan dira,
Ez dabe ez euririk
Au ikusi arte,
Zerutik eratsiko
Ezetara bere.
Lenengo bear dabe
Onase etorri,
Ama-Semeok zelan
Dagezan ikusi.
Eurok adorau, eta
Gero chabolea
Bearko deutse egiņ,
Semecho maitea.
Baņa, geuk aurrenengo
Dayogun erregu,
Pekatariokgaitik
Daitezan bigundu.
ERRODRIGOK,
ŋZeuk ala neuk asiko
Dogu erregua?
Asi-zu zeuk zergaitik
Zara gurasua.
AITAK.
Asi zaite lenengo
Zeu ene semea,
Zarealako bere
Aurkitutzallea.
Belauniko jarririk
Berorren oņetan,
Abe Maria asi
Zaitez errezetan.
ERRODRIGOK.
Agur, agur Maria
Graziaz betea,
Jaungoikoa da zugaz,
Birjiņa maitea.
Andra danetan zara
Zu bedeinkatua,
Ta Jesus zure sabel
Dontsuko Frutua.
AITAK.
Pekatariokgaitik,
Jainkoaren Ama,
Erregutu egizu
Orain arren bada;
Eriotzako orduan
Begiok gugana
Zuzendu, ta eroan
Gagizuz zeugana.
ERRODRIGOK.
Amen.
|