Gabon kantak
Arrese ta Beitia, Felipe
Urtero dakienak
Egiten udea,
Berak gaur beroaren
Dauka premiņea,
Agaitik abere bik
Botata arnasea,
Berotu nai leukie
Euren Egillea,
Zein dan zeru ta lurren
Jaun ta Erregea,
Belenen jayo jakun
Jesus umildea.
Mendian bera datoz
Artzaitiak saltoka,
Dakielako Jesus
Dagola jayota,
Ieskeaz zuziak
Batzuk isiotuta,
Bildots bana besteak
Lepoan artuta,
Erromerian legez
Guztiak zantzoka,
Makilleaz charkoak
Brinkoz iragota.
Odeirik odei dabiltz
Egan aingeruak,
Daukez fiesta barri
Inoz ez lakuak,
Edurra dirudie
Euren soņekuak,
Joten dituezala
Aiņ soņu gozuak,
Lurrera jasten dira
Ichirik zeruak,
Jesusi emotera
Adoraziņuak.
|