Ama Birjiņa chit Garbiari erreguba
KANTARTEA.
Ama Birjiņaren edertasun
Zerukoi garbiya Sorreran,
Mingaņez ta biyotzez aukeran
Alabatu, alabatu-deigun.
Ara emen, Ama maite Maria,.
Auzpezturik umilki oņetan,
Nun gatozen atsegiņ benetan,
Eskeintzera zuri biyotzak.
Ez dezazula, arren, utzi, Ama,
Aitu gaberik gure erregua,
Zeņa zugana beti dijua;
Zuganonz-ere gure penak.
Arren zabaldu zure besoak,
Ama Birjiņa pekatariai;
Lagun zayezu zure semeai,
Bada, nai dute izan zureak.