Althabizkarko khantoria
Deihadar, bat erantzun da,
Uskaldunen mendietan;
Etcheko jauna agertzen da
Jauziz bortha alhartzetan.
Behatzen da eta dio ;
Zer dabila lur hoyetan?
Haren tchakurrak lauhazkaz,
Lo zegoenak hoinetan,
Althabizkar anguriak
Iharrausten tu tchampetan.
Ibañetakoa gaineitik.
Herots handi bat jaikiten,
Harmada batek dakharren
Burrumbotsa da hullantzen,
Karlomanen tropak dira.
Iberiatik utzultzen;
Nefarroa menpeturik,
Uspetsu Frantzian sartzen.
Uskaldunak aitzinera.
Mendiak gora moultzotzen.
Heben dira! heben dira!
Oi! zer lantzazko sasia!
Banderaz estalia da
Hurrunian lur guzia,•
Zaldun eta hoinezkoen
Zer uzte izigarria!
Hayen harmek distiratzen
Mila tchimisten argia.
Ikhous'atzu, ikhous'atzu.
Laster egizu ur ttapsia.
Hainbeste direnez, haurra,
Khountatzera hisey adi:
Bat, biga, hirour, lau, bost, sei,
Zazpi, zortzi, bederatzu,
Hamar, hameka, hamabi,.
Hamahirour, ta hamalau;
Hamabost eta hamasei,
Hamazazpi, hamazortzi,
Hemeretzu eta hogei.
Berrogei eta laurhogei.
Ehun eta mila milak
Lerroz lerro jiten dira.
Zombat dirrn jakin nahiz
Gal genezake denboraz
Junta ditzagun indarrak,
Harroka horik athera;
Eta heltu direnian,
Mendi hoyen hoinetara,
Ald'orotarik batian
Aurhik ditzagun gainera.
Ipharreko gizon horik,
Zeren zaizku hounat jaitsi?.
Bake bizi ginandian.
Zeren zaizku gerlan hasi?
Harrokak jauziz erori,
Hezurrak karraskaz hautsi;
Odol balsan aragiak
Dardar phouskatan itchousi:
Horrelako sarraskirik .
Elchiak eztu ikhousi
Oihu marrasken artetik
Arrolanen deihadarra,
Ozen eta intziritsu
Entzuten da hurrunera;
Mendiak gainti heltzen da
Karlomanen bihotzera.
Olifantak oihusten deit
Ene ilobaren herstura,
Goazkon laster, goazkon laster;
Egin dizogun heltura.
Ihes, ihes, Karlomanen
Hoinezko eta,zaldunak!
Ihes ihaur, galdu dutuk
Karloman, tropa hobenak.
Hil duk Arrolan handia!.
Huts egin deik zorthe hounak
Mendietarik jaitsi zuk,
Bitorious Uskaldunak
Lantzez ehaiten ditie
Ondar ihesi doatzanak.
Hilak eztitazke khounta,
Bekhantu dira biziak.
Zoinen, laster histu diren
Hoyen ospe, balentiak!
Zer egin, dira banderak
Eta lantzazko sasiak?
Ezta harmen tchimistarik,
Odolez dira boustiak;
Nola ichiltu diradian
Goizeko herots handiak!
Haurra, zentbat diren chutik
Khountatzera hisey'adi.
Hogei dira, hemeretzu,
Hamazortzi, hamazazpi,
Hamasei dira, hamabost,
Hamalau, ez, hamahirodur,
Hamabi, orai bahieka,
Hamar, bederatzu, zortzu;
Zazpi, sei, bost baizik ezta
Laur dira; hirour, biga, bat
Ezta bat chutik ageri,
Guziak etzanik dira:
Etcheko-jauna; joan zite
Tchakurrarekin etchera;
Emaztiaren ta, haurren
Gozoki besarcatzera;
Vitoriaz Jincoari
Hekin esker emaitera;
Gero zoure harmen gainen
Deskantsu lo egitera.
Gayan, dira arranoak,
Hurrunetik hor bilduko;
Hartz otsoekin nahasi
Khorpitz hil hoyen jateko.
Mamiak laster dirade
Goure bistatik khentuko;
Bena hezur chouritiak
Bertikoz hor baratuko;
Nor beren etchian nausi
Utz dadin erakasteko.
I a-a-a-a-a-oh-oh-oh-oh-oh!!!
¡ao! ¡ao!
|