Gezurra eta egia
Argibide
1
Oraiko demboretan, andere egia
Eri baten itchuran, ilhunik begia.
Huna nondik heldu den (berriz) hunen gaitz guzia:
Gezurrak irabazi dioke autzia.
2
Sasoin gaichtoa, eta guziz aro tcharra,
Kampoan utzi dute andere chaharra.
Hotzak aurdik dezake (berriz) laster hil gogorra.
Ez badu hatzemaiten nombeiko leihorra.
3
Bet-betan emazte bat hor egatzen zaio!
Itchuraz eder, bainan gezurra dario.
Aberatsa omen da (berriz) berak hala dio.
Ageriko da sarri zer duken balio.
4
Egun on, anderea, du hunek erraitera.
Bakharrik, lekhu huntan, zer duzu egiten?
Hark garbiki egia (berriz) dio ihardesten
Hormatua nagola ez duzu ikhusten!
5
Galdegiten diotet hor doazineri:
Othoi, eman dezaten atherbe bat niri.
Kasurik egin gabe, berriz galdeari,
Lotzen dire ikharan oro ihesari.
6
Zorigaitzez! derasa bertzeak faltsorik,
Zure hitzaren nehork ez gutiziarik.
Ni baino lehenago (berriz) sorthu zarelarik,
Ni bezala munduan etzaude jarririk.
7
Oro izitzen tutzu, nehor ezin mintza.
Philda tchar horiekin zertakO zabiltza?
Etzare ez abila, (berriz) Huna asken hitza
Dezagun elgarrekin mundua zerbitza.
8
Zato enekin, biak ibiliko gare.
Ene kaparen pean berotuko zare
Orotan ikhusiak (berriz) hi ahizpen pare.
Ez duzu deus galduko enekin zuk ere.
9
Hola, gure artan, gezurra mintzatu.
Here solas ederrez gaitu enganattt.
Gezmruen gainean (berri:) bada zer kondatu.
Azkenekotz behar du mundua ho udatu I
10
Egia dugun maitha bethi bihotz onez.
Zerurat baiterama bide chuchenenez,
Gezurrak ifernurat; (berriz) orhOit hango penez,
Han gezurraren gatik sofritzen dutenez!