Gure aita santu Leon amairu-garrenari
Araquistain, Juan V.
Chimista ta trumoya
orei beltz artian!
Ekaitza, aizia, bagak
ichaso aserrian!
Eta belak galduta
olatu mendian
San Pedroren ontziya
dabill trabesian.
Baña Jaunaren itza
egikaria da,
alan ontzi santua
ondatuko ez da.
Sortu du salbatzeko
biartzan bezela
lurrak ikusi duen
gizon aundiyena.
Jainkuen izenean
biotza beterik
igo da ontzira prestu
olatu gatietik.
Artu du eskuan lema...
bultza du gogorrik...
eta ontziya ibiltzen
asi da zuzenik.
Gizon santuen itza
umill aditzian
aizeak eta ekaitzak
jun dira nastian...
baretu da ichasoa...
eta bitartian
sano da Eleiz-ontziya
portuan bakian!
¡O Leon Aita maite
Erromako izarra!
Eleizaren argiya
Egiyen indarra!
Zure jakinduriyen
badago biarra
zabaltzeko munduan
gure Fede zarra!
Bedeinkatu zaitzala
Jainkuak betiko,
lenengo larrean, ta
zeruetan gero;
eta gorde zaitzala
urte askorako
kristandade guzien
zori onerako.
|