Egan nahi nuen
Baez, Josu
Ibilzentzu galdurik
egan egin amets,
txori eder bezala
hautsi nahian ertz,
baina kalean nintzen
ke arte berantets,
bihotz itoa nuen
hezur eta saihets.
Madarika bat batez
nintzela hasiko,
egunero leher zoriz
ametsa betiko,
ukapen egunero
askatasun begiko,
kalipotezko kale
ibilzentzu ito.
Egan nuen gosea
ihesa eskatu,
hatzamar lehertzaile
ez nireganatu.
Eta berriz loturik?
egin naiz abstraktu,
ezagupera ezak
ninduen zoratu.
|