Pake-bidea
Iturbe Balda, Martin
Gau erdiko neke-arantzetan
lotara makurtu naizenean,
pentsamentutan piztu zaizkida
nere buruko orratz zutiak;
Lan ona egin dut nere ustetan,
hortaz nuen bihotza pozetan.
Lana, ordea, ez da bukatu;
jardun berria ezin ukatu
eskean datorren haizeari;
bihar ere beharko dut ari
bide berriak urratzen; eta,
bizia ez baida berriketa,
mentu txikiz arnasa aberasten
jarraiko dute nere eskuek.
Esperantzaren ate estuek
geldiunerik ez dute onartzen.
Nagiz ez da bizia asetzen!
Eskerrak emango eroriak,
senda dizkiot eta zauriak.
Nik, ordea, neure eskerra
irauliko haren bihotzera,
berak eskeini baidit aukera
bizi dezadan ongile-kera.
Diruak ez du bihotza asetzen;
txalo hotza, haize huts bihurtzen.
Belaunak loietan ezartzean
erori denaren soin-ertzean,
aitor lezake gizonak zorrotz:
«Burruka hil da, egiz, betikotz».
Pakeak ez du beste biderik:
ON EGIN!!!!
Ez da beste ezeren beharrik!!!!!