Hiru ama
Iturbe Balda, Martin
Odol gorrizko seaskan
oretu zuen
nere soin biguna
emakume agurgarri harek.
Eguzkiak
goizsentiari
besarkada bero hura
eskeiņi zion ordu berean,
Ģsemeģ bihurtu ninduen
Ģamaģ bihurtu zitzaidanak.
Buztiņez zipriztindutako
ibiltari geldigaitz honek
Ama Lurraren semetzakoa
aitortzen du
arnasaldi bakoitzean.
Amak eta Lurrak,
Lurrak eta Amak,
Lur-Amak,
mintzaira baten ume kutun
ehotu naute.
Ama andrearen oihartzun hila
Lur Amaren sabeletik datorkit,
hitz-iturria agortu zitzaion
aho mutuaren zelaietatik.
Lur Amaren altzo buztiņezkoa
seaska bihurturik dabilkit
sorterriko zelai eta
barruti oroen bizkarrean.
Ama baten
eta beste Amaren
oihartzunak
abestuko ditut,
Ama haren sabelean sortu
eta Ama honen altzora
obiratuko nauten
seme isilgaitz honek,
Amagandiko
hitzaren jabe nadineiņo!!!