Garai berriaren albistari
Iturbe Balda, Martin
Enara gaztea
ortzi urdiņetako
zelaietara
murgildu zen.
Udazkeneko
egohaize epelak
eragin zion
leku-aldatze
betikorrera.
Urteoroko albistari zitzaigun
enara alaia.
Udaberri bakoitzean
kabia berri baten
abestia
txertatzen zuen
harri berrizko
etxe zutietan.
Eskolume bihurriek
ez dute, gehiagoren gehiagoz,
egazti bizkor haren
ernaletxe berririk
ikusiko.
Kabia zaharra,
gizaldien testigu,
harresi bihurtua geratu da
ondorengo belaunaldien
irakasle!
Lurrez,
goroldioz,
artilez,
belar-izpiz,
porlanez,
zementoz,
burdin-zipriztinez
ehoturiko kabia.
Zahar-gazteen
irakasle jaio da
urteen zigorrak
zimelduko ez duen
txori txiki honen
ikastetxea!!!
|