Ezkilak ari dira
Baez, Josu
Ezkilek jotzen dute
herriaren arrasa,
hau galtzearren dabiltz
harturik ataza,
jokabide iluna
sortuz anabasa,
zainez daramaguna
ito nahia traza.
Lorategi ederra,
etsaiek kiskali,
arrosa, krabelin
hizkuntza itzali,
baina oraindik giro
griņa ez estali,
eragozpen larrien
deabrua kali.
Ezkilen hots hilzori
deadar mingarri,
bare jotzen dituzue
ez arbuiagarri,
muinetan daukazuen
ahalmen oinarri,
handitzen da hasirik
gertuan aldarri.
Etsaien sufri ezin
nabaritzen sua,
arnasa apur izan
hura gatibua,
bihotz gartsua dugu
kemena bildua,
hizkuntza zilarrezko
esparru eratua.
Izaera hizkuntza
inon ezereza,
nortasun sakonenak
neurri izan beza,
jaun adierazgarri
gure interesa,
jaun nabarmentzailea
euskara arteza.
Zuhaitza da artea
inoiz hosto gabe,
entera edo laihotz
zuhaitzetan jabe,
euskararen ezkila
hegalada nare,
hizkuntzaren gainketa
etsaiaren labe.
|