Bederatzi puntukoa
Murua
Birikak bete eta
hasiaz zilborra
bota behar dizuet
bertso jatorra.
Hori da hemen jarri
didaten zigorra
nahiz rima oroitzeko
memori azkorra
osatzen enborra
zaila ta gogorra
baina derrigorra
nahiz sarri amorra
bederatzi puntuko
bertso bat horra.
|