Bizitza
Baez, Josu
Munduko antzerkia
guretzat olerki,
itxaropen, egona
dena da isurki,
lagun! hau gauza astun
ezin dugu jarki,
bizimolde egoki
egiak dakarki.
Egia lagun beti
ezin egon urrun,
zabukako moldea
bihurtzen da lurrun,
noiz arte iraun tente
ez izateari urgun,
ez etsi, bihar aske
egia da zurrun.
Bizitzak hemen gaitu
lurperatu arte,
zer den gure egite
zein gure gizarte,
etsipenak ez ote
nigan hartu parte,
bizitzako ekaitza
gizaki aldarte.
Itzal, eguzkitatik
gabiltz egunero,
abiatu ta ezin
gezurra borrero,
bizi laguntza askok
arrenka espero,
gaitza itsatsi dela
gainduz honez gero.
Gainketa gaitzak egin
halere guk uko,
iraun beza biziak
egia zentzuko
herbesteratuaz gaitza
egia buruko,
giza molde sendoak
gaitza gailenduko.
|