Nere izateaz
Ferran, Bello
Jadanik argia denboraren saldukeriz
dirdiratzen zen nigan,
nik ordea, beti bezala buru zutik esango dut:
«Bizitzarena naiz, baita ere gizonarena, orain...»
Jadanik xoriak hertsirik kantatuko dute
guziak batera malenkoniaz oro
orduan ez dut izango jadanik
oroitzapena baizik.
Jadanik denboraren buruan eginikako zoldura
izanen da betiko deseginaz nere baitan,
poliki poliki baztertuz
nere egiazko izatea,
itxaropen loturak nigan utziz
jadanik gutiziatsu Jainko eternalaren alde.
Jadanik orduan dakit
inoiz ez ilargiz eta ez beranduko oroitzapenez jakina
eta arrazoi emango diot
inork hauteman ez zion nere izateari,
(erdi klasiko jadanik erdi erromantiko),
jadanik nere baitan sortzen zen poeta izatea.