Uraren azalaren gainean
Aresti, Gabriel
Inoiz ez da ezer izan hain giza-beheitiagoa
maitatu ninduen eta arbuiatzen nauen izaki hori baino,
anaia bat bezala nik maitatu nahi izan nuena.
Igurikiera honela tai gabe sarritzen da,
loditzen da, mukurutzen da, bilakatzen da
desesperantzarik haundienean, gogorrenean.
Eta eskergaitzki bortitza badirudi ere,
eta botere eta jakintasun guztiaz minzatzen bazen ere,
eta hemen, nire gelan, arimarik gabe, utzi banau ere,
nola iher egiteko ongi bantatzen zen
inoiz txaloparik behar ez izanaz,
ezin erran dezaket zergatik zegoen atinik
uraren azalaren gainean.
Aresti, Gabriel
Agosti Ibarrolarentzako poesia
Villa Aragon.
Begira, Cesar Vallejo, penetan eta gerizan,
begira eta adi zer diodan, eta segitzen dudan
esaten, geriza-peko edo geriza-gaineko laguna,
zure ate-ondo itzaltsuan diodana.
Zeren, baldin nire lunaz kantatu bazenuen,
Durangoz, Gernikaz eta Bilbaoz,
zein ongi edo kasik ongi kantatu zenuen,
espainolez eta espainolen moduan kantatzen zenuela.
Zure ezpainetatik ateratako kantu batekin,
ongi arrodatua, erruberatua, landua,
joko nituzke nire horzak, zure lurra
karez eta adrailuz edo zeihanetara kantatzeagatik.
Zeren gertatzen baita, edo diote zutzaz, Cesar
Vallejo, hispaniaki deituratua, ezen
latin edo kristau izen on batek
gizon on bat latindu edo kristanduko duela.
Latinki aditzen baituzu
kristauki isiltzen dudana. Cesar,
ez erromar marmolez, bai buztina
gorri ketxuaz, moldatua. Gorri.
.......................
zure odol gizon librearena dago; zure larrua
gorri ketxua dago; zure deliberamentua
bai halaber, baina ez ketxua. Peruarra.
Bolibiarra eta monrobiarra zarelako.
Zinzilik dolumin belz afrikarra jarri zizuten.
Nik gernikar Euzkadia kantatuko dut.
Zuk kantatuko duzu Amerika zanba.
Nun izanen diren gizonak gorriak.
Lurrak gizonari gorazarre (Bizkaiko Seinorioa Jose Maria Iparragirrerengatik).
........................
gure
euskal herri kateatuaren boza,
ESIJITZEN DIOT mundu guztiari, LAGUNDU GUZTIARI,
ekaineko hogei eta sei egun honetan,
hemen, Gabriel Arestik, Laudion, Araba,
ESIJITZEN DIOT, bai: ESIJITZEN DIOT, zabal dadila
azterketa bat, hola jakin dadin zeintzuk
izan ziren Iparragirreren heriotzaren
motibo zehatzak, bai, euskaldun gizon
on hura, zeinari Bizkaiko lurrak gorazarre
egiten dion nire zabala dela
medio, honako 413
berso hauen bitartez.
Albiako Sabinetxeren hondamendien aurrean irain-garbiketa
........................
egun guztian egonen nintzake minzatuz,
urte guztian egonen nintzake mintzatuz,
esateko zein haizen, zein izan haizen,
guztiek jakin dezaten, kapitaina,
Sabino Polikarpo Arana eta Goiri,
ez dadin inoiz mututu herriak
ezpainetan jarri zidan boza, kanta nezan
gobernailu apurtuaren hondamendia,
gaztainondo haltuen mututasuna,
jauregiaren harrizko fermutasuna
eta eliza zaharreko antena (ez gurutzea)...
Sabino Polikarpo Arana eta Goiri...
aita enea... aditzen nauk?... Nanzuzu!
Zazpigarren soneto jazartua.
Beste soneto bat, estranboterik gabe,
hain bakan ezen azentua ere
ez da eroriko seigarren silaba hain
beharrezko horretan; hain bakan ez
dobladura bera ere izanen da indultstua,
ezen endekasilaboa izanen den hamairu
silabakoa, hamairu silabakoa, edo hamalaukoa,
edo gehiagokoa, baldin horrela badakigu
herriak entenitzen duela libre dela,
nire soneto hau, diot libre, diot
nire euskal herri kateatua, gaiso
neure herria, aberats herria ez duena
poeta triste bat emana dezan
ezpain isilduaren erzera.
Laugarrenez Nerea etorkizunaren aurrean.
Zure ahizpei esaiezu zuk, txiki horrek,
zergatikan etxean ez dagoen ogirik, esaiezu
ogia erosi egiten dela, baina ez apirilik
eta ez zure aitaren ohorerik. Zetazko boza,
erreteneko murmurio kantariak,
azal zaiezu esistitzen duela, bizi direla
milaka gizon esperanzarik gabe doilorrak,
zeinetara diruak hamiltzen nauen.
Baina egun bat etorriko da, agian bihar,
zeinean askatasuna, neskatxa lerden horrek,
zoparekin kantatuko dizue eskuaraz.
eta Gernikako arbola oilariteztatua,
hilotz gaur ezagutu gabeko hori,
mukururagino beteko da frutuz.